Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Azkuek jaso zuen jatorriaz beste azalpenik eman gabe. Bere letra hau da:
Sagarraren adarraren igarraren
puntaren puntan
txoriñoa zegoen kantari
Ai, txiruliruli
ai, txirubirubi
Nork kantaturen du soñu ori
Alangoxea naiz, olangoxea naiz
ulangoxe alangoxe
frailea naiz eta dantzari naiz
eta yakin ez
norekin bai eta norekin ez (Azkue, 1990, 285).
Kanta honen letra badu harreman estua Bozaten aurkitutakoareki...irakurri gehiago
Kanta honen letra badu harreman estua Bozaten aurkitutakoarekin (Ikus Bozateko Sagarraren adarraren)