Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Aita Donostiak 1923an jasotako dantza. Hauxe da bere letra:
Sagarraren
Adarraren
Eiharraren
Puntaren puntatik,
Xoriñua kantari (Donostia, 1994, 1652)