Luzaideko Xarmantak

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Xarmantina, Xarmantian, Almute dantza, Laka dantza
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza da.

Sagasetak, 1977an, «oso dantza arrunta» izan zela Luzaiden «duela gutti arte». Beste izen batzuekin ezaguna da bai Nafarroa Behereko beste herrietan, bai beste tokitan ere. Luzaideko kasuan Saskito dantza baten aurrean gaude. Gainontzeko irri dantzekin gertatzen den bezala, Xarmantak tabernetan edo etxeetan dantzatzen zen:

Noiznahi gertatzen omen zen gazte anda bat Antxorizenian edo Karrikaburian bildu eta elkarri erratea: «Xarmantian ari behar diau». Eta inguruan jarri eta dantzan jasten omen ziren… Bazterretxetan izaten omen ziren egiazko apustuak artoxuritzetan eta, lakaren edo almutearen gainean zeinek hobeki dantzatu eta horrela (Sagaseta, 2011, 296).

Dantzatzeko modua ere deskribatzen du Sagasetak:

Dantza honek baditu bi zati nabarmenki ezberdinak. Lehenbizikoan (a tempo) Erdizka lauetan egiten da, aldiro abiadura berean, zuria = 90. Bigarren zatia oso geldi hasten da, zuri = 70etik gutxi gorabehera, eta poliki-poliki biziagotzen joaten da, zortzi-hamarren bat aldiz errepikatu orduko, biziki ...irakurri gehiago

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA