Luzaideko Irri dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den dantza da. 

Joku dantza edo jostaketa dantza zen eta Orbaizetako Irri dantzaren ezaugarri berberak ditu. M.A. Sagaseta haratago doa eta dio:

Dantza hau, Jean petit qui danse, Baztango Xanpetikidans edo Lepetike-dantza bera da eta haren gisara dantzatzen da (Sagaseta, 2011, 300)

Hala ere, Luzaideko dantzak bere berezitasunak ditu:

Baztanen Zortzikoa dantzatzen duten bezala, hemen Urratsian ibiltzen dira edo Antrexatak kurri eginez, gogoaren harira. Bigarren zatian hiru ukialdi erritmikoz markatzen dute lurra behatzez, belaunez, ukondoz eta abarrez, aldian atal bat gehiago emendatuz, eta hankaño batez, besteño batez beti azkenearako utziz eta itzulipurdiarekin akabatuz. Ia beti txanda honetan markatzen zen: Erhiño batez, besteño batez, zangoño batez, besteño batez, belauño batez, besteño batez, ukondu batez, besteño batez, matela edo beharri batez, besteño batez, soinburu batez, besteño batez, eta ...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Irri Dantzak

Ez da hau daukaten izen bakarra, beste izen batzuekin ere bai dira ezagunak: Jostaketa dantzak, kalapita dantzak edota joku dantzak. Irri dantza izendapenarekin parte hartzaile eta ikusleen libertimendua helburu duten dantzak ezagutzen ditugu. Dantza hauek testuinguru informaletan dantzatzen ohi ziren: tabernan, etxean edota lan egin ondoren. XX. mendearen hasieran hasi ziren galtzen eta beraien abantzu erabateko desagerpena mende horren hirugarren hamarkadan gertatzen da. Nafarroa osoan zehar haien lekukotasunak aurkitzen ahal baditugu ere, Nafarroako mendialdean jaso izan dira gehien bat eta, eskualde honen barnean, Baztango Bailaran zehazki. Izan ere, Bailara honetako dantza taldeek eta txistulariek hamarren bat irri dantza matendu dituzte bizirik.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA