Igantziko Sagarraren Adarraren

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Saskito dantza, Almute dantza, Opor dantza
Azalpena: 

Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Aita Donostiaren Obras completas argitalpenean, dantza hau «Opor-dantza» azpitituluarekin agertzen da ere. Igantzi Bortzirietako herria da. Euskaltzaindiako Orotariko Euskal Hiztegian Nafarroako eskualde honetarako esanahi hau ematen dio: «atseden, lanik gabeko eguna».

Hauxe da dantza honen kantaren letra:

Sagarraren adarraren

Puntaren puntan

Txoriño bat zegoen kantari.

Ez txiruliruli,

Bai txiruliruli.

Nork dantzatuko du soñu ori (Donostia, 1994, 2030)

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA