Igantziko Dantza Luzearen seigarren dantza da. Dantza Luzia bukatzeko, dantzari guztiek jota eta porrusalda dantzatzen dute eta karrika dantzan plazatik ateratzen dira.
Jota dantzatzeko ez dago doinu finkorik, edozein jo daiteke.
Igantziko Dantza Luzearen zazpigarren dantza da. Dantza Luzia bukatzeko, dantzari guztiek jota eta porrusalda dantzatzen dute eta karrika dantzan plazatik ateratzen dira.
Igantziko Dantza Luzearen bosgarren dantza da. Zirkulu irekian egiten den dantza da. Buruan, aitzineskua dago. Neskek gerrian daramatzaten zapi zuriak askatzen dute aurreko eta gibeleko dantzariekin lotzeko. Soka osatuta, Soka Dantza dantzatzen da. Lehenengo zatia 5/8 erritmoan da eta bigarrenean, zubia eginez, 2/4 erritmoan borobilean bukatzen da.
Igantziko Dantza Luzearen laugarren dantza da. Neskek zirkulu bat osatuz dantzatzen dute Neska dantza plazaren inguruan, nesken aitzineskuak buruan dutela. Plazari itzulia eman eta gero mutilak sokan sartuko dira berriz.
Igantziko Dantza Luzearen hirugarren dantza da. Mutil dantza egin eta gero, txistulariek Neskak biltzeko soinua jotzen dute. Bere izenak dioen bezala, neskak sokara ekartzeko erabiltzen zen. Horretarako bigarren eta azken aitzineko mutilak nesken bila joaten ziren hauek sokan sartzeko. Gaur egun, Mutil dantza dantza mistoa izanda, dantza taldera gehitu nahi duten neskak doinu honekin sartzen dira plazan. Behin sokan, Aunitz urtez egiten den moduan dantzariek elkarren artean agur egiten diote.
Mutil dantza Igantziko Dantza Luzearen bigarren dantza da. Zirkulu irekian egiten den dantza da. Bere izenak iradokitzen duen bezala, mutilek dantzattu behar duten dantza da. Haatik, gaur egun dantza mistoa da eta neskek ere parte hartzen dute dantzan, plazaren inguruan egiten dena aintzineskua buruan dutelarik. Sanjuanetan neska aitzineskua da dantza gidatzen duena.
Igantziko Dantza Luzearen lehenbiziko dantza da. Mutilak plazan sartzeko erabiltzen den dantza. Berez, ez da dantza bat, ibiltzen sartzen direlakoz. Mutilak lerroan sartzen dira plazan, erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta txapela eskuan daramatela herria agurtuz. Behin dantzatzeko esparrua garbiki definituta geratzen denean, elkarren artean agurtzen diote eta prest geratzen dira Mutil dantza dantzatzeko.
Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.
San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.
Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.
Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.
Igantziko Dantza Luzearen Karrika dantza
Dantza honekin bukatzen da Igantziko Dantza Luzea. Plazatik irteteko erabiltzen den dantza da. Doinua edozein biribilketa izan daiteke.