Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.
Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.
Dantza hau plazan sartzeko eta plazatik irteteko erabiltzen den dantza da. Erriberako paloteadoen paseoa oroitarazte du. Dantzariak bi taldean jartzen dira eta bakoitza plazako izkin batetik sartzen da. Plazaren erdian gurutzatzen dira beren dantzatzeko tokira heltzeko, sartu direnaren kontrako aldean dagoena.
Dantza berriak eta mistoak dira. Bandera Arbola egin ondoren, dantzariak plazatik ateratzen dira geroxeago berriz sartzeko, orain Makil dantzak dantzatzeko. Hiru dira egiten dituzten makil dantzak:
Ezpata dantza herriko agintarien eta banderaren aitzinean dantzatzen den dantza da. Igantziko Ezpata dantza zikloaren barnean koka daiteke eta izena ematen dio. Ezpata dantzariak (neskak eta mutilak) soka batean ateratzen dira plazara eta bertan bi ilaratako formazioa egiten dute Ezpata dantza dantzatzeko. Haien buru, aitzineskua.
Dantza berria da, Igantziko Ezpata Dantzaren zikloaren barruan koka daiteena.
Igantziko bandera edo ikurriña Udaletxeko balkoitik jausten dutenean, ezpata dantzariak, lau lerrotan jarririk, itxoiten ari dira. Ondoren, Ikurriñari Agurra dantza egiten dute. Bukatutakoan elizaraino segizioa dago: dantzariak, txistulariak, Bandera eta udala.
Jadanik soilik Baztanen egiten den irri dantza da.
Irri edo joku dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da, bolumenarena, eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Egun Baztanen egiten da, baina hau soilik dantza taldeen eginkizunetan eta eskoletan.
Igantziko Ezpata dantzaren parte sar daitezke dantza hauek. Karrika buelta da Igantzin Kalejira edo Karrika dantzari ematen zaion izena. Igantziko Karrika bueltako dantzak San Migel eguneko goizean dantzatzen dira. Goizean goiz herrian zehar ibiltzen dira Herriko Etxearen inguruetatik atereaz eta bertara itzuliz. Dantzariak bi taldeetan banatuta daude eta koreografia ezberdinak egiten dituzte.
IGANTZIKO JOTA
Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.
Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.