Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa. Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Dantza honen berri eta melodia Rodney Gallop eman zigun 1928an. Gerora, J. de Riezuk bere Nafarroako Euskal Kantu-zaharrak liburuxkan, berriz argitaratu zuen Gallop-ek jasotakoa:
Aldapeko
Sagarraren
Adarraren puntiaren puntian,
Xoriñoa zeguen kantari:
Eta liralirari,
Eta liralirari.
Zeiñek da dantzatuko du soñu ori ongi? (Gallop, 1928, 17)
Riezuk hainbat hitz aldatu zituen eskualdeko euskarara eta gramatikalki zuzendu ere.