Jadanik egiten ez den Irri edo jostaketa dantza bat da, Almute dantza familiakoa.
Ikus Baztango Saskito dantza
Saskitoa edo almutea ale-neurria da eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.
Aita Donostiak, 1931an, Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen bere partitura eta kantaren letra, ohar batekin:
«Almute-dantza» se llama ésta, porque se baila sobre un almud (medida de áridos, de forma cúbica, equivalente en Navarra a 1’76 litros). Consiste en cambiar de pie sobre el almud, sin perder el equilibrio [«Almute-dantza» du izena, almute baten gainean dantzatzen delako (aleen neurria, kubikoa, Nafarroan 1,76 litroren baliokidea). Almutearen gainean oinaz aldatzean datza, oreka galdu gabe] (Donostia, 1994, 2160).
F. Arrarasek ere jaso zuen, baina berak «Saskito dantza» izena eman zion (Arrarás, 1987, 149).
Melodiaren letra hauxe da:
...irakurri gehiago
Sagarraren
Adarraren
Igarraren
Puntaren puntan,
Xoriñoa zegoneian kantari:
Ai, txiruliruri;
E, txiruliruri.
Nork dantzatuko du soñu ori?