Jauzi labur bat da, bera bakarrik dantza daitekeena ala beste baten segida gisa. Luzaiden eta Nafarroa Beherean bera bakarrik dantzatu ohi da bi aldiz errepikatuz, baina Garazi aldean segida bat atxikitzen zioten (Sagaseta, 2011, 220), Sagasetak «Ostalerraren segida» izenarekin ezagutarazten duena.
Bere izena, seguruenik, doinu bera duen kanta baten lehen letratik datorkio. Izan ere, jauzi hau kantatua izan daiteke:
Ostalersa begi ñabarra, zonbana duzu arnoa?
Badut prezio orotarik, nahi baduzu hautua.
Badut bosna, badut sira, izanik ere zazpira.
Zazpi pinterdi behar tugu, joan beharrak baigira (Sagaseta. 2011, 369)
Guilcherrek bere aldetik, izenaren jatorriaz beste bertsio bat eman zigun:
En quelques terroirs de Basse-Navarre, en effet, les soinu-mutil (jeunes gens chargés à l’occasion d’une fête de mener les musiciens de maison en maison), ayant à danser, selon la coutume, devant l’hôtelier qui leur offrait u...leer más
En quelques terroirs de Basse-Navarre, en effet, les soinu-mutil (jeunes gens chargés à l’occasion d’une fête de mener les musiciens de maison en maison), ayant à danser, selon la coutume, devant l’hôtelier qui leur offrait un repas, ont souvent choisi ce saut de préférence à d’autres. D’où, par un effet de retour, le nom d’Ostalerrak [Izan ere, Nafarroa Behereko hainbat tokitan, soinu-mutilek (musikariak etxez etxe eramateko ardura zuten mutilek), tradizioak agintzen zuen moduan, otamena eman behar zien ostailerraren aurrean dantzatu behar zutenean, askotan nahiago izan dute jauzi hau besteak baino. Hortik Ostalerrak izena] (Guilcher, 1984, 252).