Jauzi labur bat da. Jauzi hau jaso izan da Zuberoan eta Bearnon. Bearnokko izena La Craba (lit. Ahuntza) da, baina izen bereko jauziarekiko harremana izenetik haratago doa:
Gogoratu La Crabe biarnotar dantzak baduela Ahuntxarekin ere zerikusirik, Segida gehiago erantsi izan zaizkiolako, hau baino luzeagoa bada ere, zazpi atal hiruen ordez. Baina funtsean hiru dantzak –Ahuntxa, Grabo eta La Craba– ardatz berean finkatzen dira (Sagaseta, 2011, 257).
Guilcherrek ez du jauzi hau aipatzen. Sagasetak, bere aldetik, «musika eta urrats ezaguneko jauzien» artean kokatzen du.