Jauzi laburra da. Bere izena Gavotte dantza izenetik omen dator. Ipar Euskal Herri osoan dantzatua izan da, baina Guilcherrek Lapurdi eta Nafarroa Behereaz mintzatuz zera dio:
La gavotte semble n’avoir eu en ces régions qu’un petit publique. La plupart de nos informateurs l’ignoraient, ou la goûtaient médiocrement [Gabota jarraitzaile gutxi izan ditu lurralde hauetan. Gure informatzaile gehienek ez zekiten edo ez zuten sobera gustuko] (Guilcher, 1984, 369)
Gabota urrats ezberdinak izan ditu herrien arabera (ikus Gabota-Urratsak) eta bi modutan dantzatu izan da:
Les (informateurs) plus âgés se rappelaient l’avoir vu danser dans deux dispositions differentes: en cercle (dispositif des sauts basques) quand le nombre des exécutants le permettait; sur deux lignes se faisant quand il n’excédait pas quatre ou six [(Informatzailerik) zaharrenak bi jarrera desberdinetan ikusi zutela dantzatzen oroitzen ziren: biribilean (euskal jantzien jarrera) baldin eta dantzarien kopurua nahikorik bazen; bi lerrotan, gehienez lauzpasei zirenean] (Guilcher, 1984, 369).
Informazio bera eman zigun Sagasetak Pierre Lamais...leer más
Informazio bera eman zigun Sagasetak Pierre Lamaison amikuztarraren eskuizkribuak aipatuz:
Dantza hau beste jauziak bezala koroan egiten dela dio berak, baina bait zenbait aldiz, Fandangoan bezala, binaka edo launaka elkarri begira ere (Sagaseta, 2011, 268).
Guilcherren arabera bere jatorria Vestrisen gavotte litzateke, Frantziako Antzinako Erregimeraren azken urteetan sortua eta XIX. mendean ere arrakasta izan zuena (Guilcher, 1984, 368):
L’air basque, on le voit, dérive manifestement de l’air parisien à quelque moment de son histoire, mais se montre incomparablement plus mobile et plus orné [Euskal melodia, ikusten denez, bere historiaren une batetik melodia paristarretik eratortzen da nabarmenki. Hala ere, askoz mugituago eta apainduago agertzen zaigu] (Guilcher, 1984, 368).