Jauzi hau desagertua zegoen Sagaseta eta Guilcher bere ikerketak egin zutenerako:
Ce saut n’a guère laissé de souvenirs à nos informateurs basques. Si quelques-uns parmi les plus âgés l’ont vu danser en leur jeunesse, aucun n’a pu nous l’enseigner. Nous n’avons pas rencontré de «copie» de ses enchaînements moteurs [Jauzi honek oroitzapen gutxi utzi zien gure euskal informatzaileei. Adineko batzuek gaztetan dantzan ikusi bazuten ere, inork ezin zigun irakatsi. Ez dugu bere sekuentzia motorren «kopiarik» topatu] (Guilcher, 1984, 228)
Sagasetari ere gauza bera gertatu zitzaion:
Jauzi hau ez da agertzen Fauxtinen paperetan, baina ezaguna zukeen, Landdaburuk bezalaxe. Zati osoak ematen baitzituzten bai Bernardo Lapeirek, Fauxtinen lagunak, nola Martin Bertzaizek, Landdabururen lagunak, batez ere honek. Hauek abertutako zatiekin atera ahal izan nuen Garazi aldeko bertsioa zatekeena (Sagaseta, 2011, 269)
Musikalki bi autore hauek ados daude beste jauzi batzuen zatiekin osatutako lana ematen duela esaterakoan: Alemanak, Moneindarrak, Lapurtar motxak...leer más
Musikalki bi autore hauek ados daude beste jauzi batzuen zatiekin osatutako lana ematen duela esaterakoan: Alemanak, Moneindarrak, Lapurtar motxak… (Guilcher, 1984, 229; Sagaseta, 2011, 271). Bi egileek jauzi hauen zatien bertsio baxenafarra eta biarnesa alderatzen dituzte eta, desberdintasunak desberdintasun, bateragarriak direla ondorioztatzen dute. Honela sortu zuen Sagasetak Laburrak-en urratsen segida.