Ainhoarrak jauzi luze bat da.
J.-M. Guilcher, bere inkestaren datuetan oinarrituz, dantza honen garapen-egoera ezberdinak identifikatzen ditu. Lehendabizikoa, sinpleena, Zuberoan identifikatu zuen, zortzi sekuentziekin. Bertsio hau gainontzeko guzien oinarria izango zen. Iholdin aurkitu zuen (B. Salaberriren eskuizkribuan) bigarren egoera:
ajoute aux huit séquences communes quatre autres, résultant, semble-t-il, de la soudure de deux airs courts [zortzi sekuentzia komunei beste lau gehitzen dizkie, bi aire motzen baturatik sortzen dena (egoera)] (Guilcher, 1984, 218).
Azkenik, hirugarren fase edo egoera Garazin aurkitu zuen:
Elle n’a de commun avec les précédents que les huit séquences de départ. Elle leur ajoute un long développement de onze séquences, dont les deux dernières identifiables comme appartenant à une petite «suite» par ailleurs distincte [Aurrekoekin komunean duen gauza bakarra hasierako zortzi sekuentziak dira. Hauei hamaika sekuentzien garapen luzea gehitzen die, eta azken biak «suite» txiki baina desberdin batekoak direla esan dai...leer más
Elle n’a de commun avec les précédents que les huit séquences de départ. Elle leur ajoute un long développement de onze séquences, dont les deux dernières identifiables comme appartenant à une petite «suite» par ailleurs distincte [Aurrekoekin komunean duen gauza bakarra hasierako zortzi sekuentziak dira. Hauei hamaika sekuentzien garapen luzea gehitzen die, eta azken biak «suite» txiki baina desberdin batekoak direla esan daiteke] (Guilcher, 1984, 218).
Guilcherrek aipatzen duen «suite» hori Teilagorri da. Izen hori ematen dio:
On lit en marge, écrit obliquemente: Teillagorry, et au-dessous: Suite [Orri-bazterrean irakurtzen da, zeharka idatzita: Teillagorry, eta azpian: Suite (Guilcher, 1984, 216).
Fauxtin Bentaberriren partiturak eztabaidarako tartea ematen du. Jauzien izenak dagozkien pentagramen gainen kokatzen ditu Bentaberrik eta idazkera kaligrafikoan. Ondoan, bazterrean dauden izenak beste tinta batez, beste idazkera batez idatzita daude. Teilagorriz landa, gauza bera gertatzen zaio Hegiri. Bestaldetik, Teilagorriren partiturak badu bukaera bat «fin» hitza jartzen duen tokian, baina segidan pentagrama berean «suite» hitza agertzen da eta segida honi dagozkien bi sekuentzia motorrak gehitzen ditu.