Jauzi laburra da. Bearnon dantzatzen da baina Euskal Herritik aspaldi desagertu zen. Guilcherrek bere ikerketan egin zuen garaian, soilik Bearnon aurkitu zen. Hala ere esaten du:
Il est certain qu’en d’autres temps ce saut a eu un public et un nom basques. Un «Agnous ttipia» conservé par le seul Ms. Ds. suffirait à l’attester. Mais nous avons d’autre part recuieilli en Haut-Baztan espagnol une mutil dantza intitulée Añarxume, indiscutiblement parente du Petit Agnoa de Baigts et de l’«Agnoua ttipia» labourdin. Petit Agnoa ne paraît d’ailleurs pouvoir s’expliquer que comme la transposition francisée d’Ainhoar ttipiak, lequel doit s’entendre de «petits (sauts) d’Ainhoa», par opposition à Ainhoarrak, saut long portant le nom de la même localité [Ziurra da beste garai batzuetan jauzi honek publiko eta izen euskaldunak izan zituela. «Agnous ttipia» bat, Ms. Ds.-ak kontserbatua, nahikoa izango litzateke hori frogatzeko. Baina Baztanen Añarxume izeneko mutil dantza ere aurkitu dugu, zalantzarik gabe Baigtseko Petit Agnoa eta Lapurdiko ...leer más
Il est certain qu’en d’autres temps ce saut a eu un public et un nom basques. Un «Agnous ttipia» conservé par le seul Ms. Ds. suffirait à l’attester. Mais nous avons d’autre part recuieilli en Haut-Baztan espagnol une mutil dantza intitulée Añarxume, indiscutiblement parente du Petit Agnoa de Baigts et de l’«Agnoua ttipia» labourdin. Petit Agnoa ne paraît d’ailleurs pouvoir s’expliquer que comme la transposition francisée d’Ainhoar ttipiak, lequel doit s’entendre de «petits (sauts) d’Ainhoa», par opposition à Ainhoarrak, saut long portant le nom de la même localité [Ziurra da beste garai batzuetan jauzi honek publiko eta izen euskaldunak izan zituela. «Agnous ttipia» bat, Ms. Ds.-ak kontserbatua, nahikoa izango litzateke hori frogatzeko. Baina Baztanen Añarxume izeneko mutil dantza ere aurkitu dugu, zalantzarik gabe Baigtseko Petit Agnoa eta Lapurdiko «Agnoua ttipia» dantzekin ahaidetuta dagoena. Petit Agnoa Ainhoar ttipiak izenekoaren itzulpen frantses gisa baino ezin da azaldu, Ainhoarrak izenekoaren kontrara, «Ainhoarren (jauzi) txikiak» bezala ulertu behar dena (Guilcher, 1984, 243).
Sagasetak Lamaisonen partitura lehenetsi zuen:
Airea Lamaisonek gordetzen zuen kopiatik hartua da, eta Cristy izeneko biarnotar batengandik omen zetorren (Sagaseta, 2011, 273).
Partiturak ez zekarren urratsen anotaziorik. Jauzia berrerikitzeko bi aukera zeuden. Lehena: Bearnoko partiturak eta Lamaisonenak konparatu eta urrats bearnesak euskal urratsetara pasatu. Bigarrena: Añoar ttipiak-ek beste jauziekin dituen harremanak ikertu eta horien arabera urratsen segida osatu. Sagasetak bigarren hau erabiliko du:
Baztango Añarxume Mutil dantza, Milafrangarren azken lau atalak eta Añuar-ttipiaren hasierako sei atalak gauza bera dira… Dassancek bere 11. zenbakian sartu zuen dantza hau Agnoua ttipia izenarekin, eta VII. ataletik XX.era dakar bakarrik; aldian puntu bat luzatuz doaneko lehengo zatia dena falta zaio berari… Urratsak markatzerakoan, Xoxuarenak Jauzian oinarritu naiz, musika-esaldi bat aldian konpas bat luzatzen denean, aldian puntu bat luzatze hori nola bideratu argitzeko, han ere gauza bera gertatzen baita, nahiz eta horretarako beste biderik ere baden. Beste gainerakoa, musika beraren harira moldatu dut, urrats ezberdinak oreka puntu batekin nahastekatuz, beste jauzietan egin den bezalatsu (Sagaseta, 2011, 273).
Azken argitalpen honetan Sagasetak lehenetsiko du Lamaisonen bertsioa, 1977an jada argitaratu zuena, baina:
garbi utziz, hori bai, Biarnoko bertsioei lehentasuna eman behar zaiela, aire aldetik zuzenagoak eta garbiagoak direlako eta, batez ere, ohiko urratsak gorde dituztelako (Sagaseta, 2011, 275)
Horregatik, jauzi honen urratsen pdf-an Sagasetak ezarritako urratsak, Bearnokoak (Guilcher, 1984, 243-245) eta Guilcherrek urrats bearnesei esleitzen dizkien euskal baliokideak agertuko dira.
Bere bertsio lapurtarrak bazuen kanta bat elkartua:
Eltze tzar bat eta burruntzali bi
Nola milla debru biziko naiz ni
Egunaz jokoan eta gabaz andretan
Jendea nitaz murmuriketan
Eta nik hala ere axola guti
Berriz nahi nuke zintzurra busti (Itzaina, 2002. Euskara batura ekarria)