NAFARROA BEHEREKO JAUZIAK

PRESENTACIÓN

FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Jauzia zirkulu itxian egiten den dantza da. Hasierako urratsa erlojuaren orratzen kontrako norabidean egiten bada ere, dantzariak norantza batean zein bestean dantzatzen dira, osatzen duten zirkunferentziaren gainean arkuak egiten dituztelarik.

Tipos de danzas que hay en este ciclo:

DESCRIPCIÓN

Esan dugun bezala, jauziak zirkuklu itxian egiten diren dantzak dira. Dantzariak arkuak egiten dituzte zirkulu hori zerraditzen duen zirkunferentzian, beti erlojuaren orratzen kontrako norantzan abiatzen direlarik. Horregatik, eskuineko oinarekin hasten dira dantzan.

Jauziak tradizioak araututako urratsez osatuta daude. Urrats horiek iraupen aldakorra dute, eta berezko izena dute, eskualde batetik bestera alda daitekeena. Urratsak ikasteak edozein jauzi dantzatzeko ...leer más

Descripción histórica: 

Jauziak Iparralde osoan dantzatu dira, baita Bearnon ere. Pirinioen hegoaldean jauziek beren korrespondentzia dute Baztango mutil dantzetan.

Jauziek tradizioak ezarritako urrats batzuetan oinarritzen den dantza sistema bat osatzen dute, tokiko aldaerak dituzten arren. Antzinako tradizioan jauziak buruz jakiteak, batez ere luzeenak eta zailenak, ematen zion ospea herri bateko gazteriari. Baina aspalditik dantzarietako batek edo musikariak pausoak ozen «marka...leer más

MULTIMEDIA

GALERÍA DE VIDEOS
Ostalerrak. Donibane Garazi, 2016. Dantzan.eus
INDUMENTARIA

Dantzaldiaren izaeraren araberakoa. Kabalkadetan, toberetan… adierazpen kultural hauen pertsonaiek esleituta daukaten jantziarekin dantzatzen dira. Herriko besteetan eta  herri-dantzaldietan, bakoitzak nahi duen arroparekin.

MÚSICA
Músicos: 
Txirulariak, fanfarreak, orkestrinak, txarangak...