Bi lerroetan dantzatzen den «jauzia» da. Sagasetak Luzaiden dantzatzen ziren (eta diren) jauzien artean sartzen du. J.-M. Guilcherrek ez zuen haien artean kokatzen eta Tobera eta Kabalkadetan egiten diren «oholtzako dantzen» artean kokatu zuen.
Orain Luzaiden egiten den modua Sagasetak deskribatzen du:
Airea bigarren eta bosgarren Antrexatak-tik harturik dago. Jauzi guztiak ez bezala, Eskualdunak eta Sorginak, inguruan egin ordez, bi lerrotan dantzatzen dira. Hori Fauxtinek emanaldi batean aniztasun gehiago eta ikuskizun handiagoa lortzeko asmoz, betiko usaia bazterrera utzirik, dantza hauek tranpa gainean emateko prestatu zituelako da. Eskualdunak emateko, dantzariak elkarri begira jartzen dira buruz buru bi lerrotan. Zote eginez aurreratuko direnean, errenkada bakarra eratuko dute, nor bere lagunaren eskialdean sartzen dela, eta horrela norberaren ezker besoak bere lagunaren ezker besoa ukitzen duela. Ezker Eskuin egin ondoren gurutzatuko dira, eta hasi duten kontrako alderdian bukatuko dute dantza. Bistan da, dantza, denek eskuin zangoz ...leer más
Airea bigarren eta bosgarren Antrexatak-tik harturik dago. Jauzi guztiak ez bezala, Eskualdunak eta Sorginak, inguruan egin ordez, bi lerrotan dantzatzen dira. Hori Fauxtinek emanaldi batean aniztasun gehiago eta ikuskizun handiagoa lortzeko asmoz, betiko usaia bazterrera utzirik, dantza hauek tranpa gainean emateko prestatu zituelako da. Eskualdunak emateko, dantzariak elkarri begira jartzen dira buruz buru bi lerrotan. Zote eginez aurreratuko direnean, errenkada bakarra eratuko dute, nor bere lagunaren eskialdean sartzen dela, eta horrela norberaren ezker besoak bere lagunaren ezker besoa ukitzen duela. Ezker Eskuin egin ondoren gurutzatuko dira, eta hasi duten kontrako alderdian bukatuko dute dantza. Bistan da, dantza, denek eskuin zangoz hasten dutela (Sagaseta, 2011, 212).
Hala ere, ez da dantzakera hau jaso den bakarra. Guilcherrek ez zuen baztertzen dantza beraren bertsio ezberdinak izatea (Guilcher, 1984, 479). Baina Eskualdunak-entzat Uharte-Garazin jasotako bertsioaren deskripzioa Sorginak-ena ematen du eta Sorginak-entzakoa (hau Arnegin jasoa) Eskualdunak-ena (Guilcher, 1984, 480).
Dantza hau urtero egiten da Luzaiden “beste jauziak baino politagoa” iruditzen baitzaie:
Dantza hauek [Eskualdunak eta Sorginak], ordea, ez dira gehiegi hedatu beste lekuetan, ikasketa berezia eskatzen baitute (Sagaseta, 2011, 214).
Sagasetaren arabera, dantza hau Fauxtin Bentaberrik sortu zuen dantza hau:
Dantza hau berrikitan egina da edo, hobeki erranda, 1927. urte inguruan Fauxtin dantza maisu ahantzezinak eginiko moldaketa da. Oker ez banago, uste dut Londreseko Albert Hall antzokian mustu edo estreinatu zela dantza hau 1927ko azaroaren 26an, Violet Alford andereak gonbidaturik, Fauxtinek sei garaztar Bolantekin egin zuen bidaian (Sagaseta, 2011, 212)
Guilcher dantzaren balizko eboluzioa ikertzen du. Esan bezala «oholtzako dantzen» artean kokatzen du:
Les danses exécutées pendant le spectacle (toberak eta kabalkadak) ne sont pas partout identiques… En pays de Cize, en pays d’Ossès et d’Irisarry, on signale toutefois quelques danse propres à cette circonstance [Ikuskizunean egindako dantzak ez dira tokia guztietan identikoak… Garaziko eskualdean, Ortzaizeko eta Irisarriko eskualdean, beti aipatzen dira dantza batzuk propio ekitaldi hauetarako direnak] (Guilcher, 1984, 475).
Lauetan erdizka izeneko dantzaren garapen bat litzateke Guilcherren aburuz:
Il semble qu’on puisse finalement distinguer trois étapes principales dans l’évolution intervenue depuis le début du XXe siècle. Au départ une danse très simple, aux grandes lignes partout semblables. A l’appelationde lauetan erdizka qui lui est universellement donnée… [XX. mendearen hasieratik izan den bilakaeran hiru etapa nagusi bereiz ditzakegu. Hasieran oso dantza sinple bat, orokorrean berdina nonahi. Unibertsalki ematen zaion Lauetan erdizka izenari…] (Guilcher, 1984, 475).
Lehen garapen honen izena Antrexatak da (Antrexantak deitua Luzaiden, baina baita ere Lauetan Erdizka) (Sagaseta, 2011, 163).
Eta jarraitzen du Guilcherrek:
Selon J. -B. Bentaberry il était possible d’éviter une excessive monotonie, d’abord en changeant d’air, ensuite en usant d’erdizka «en fantasie», en intercalant des sauts à pieds joints, tours sur soi, etc., dans la série d’antrixat. Cela permettait de varier quelque peu les intermèdes dansés. Il n’en était pas moins entendu qu’il s’agissait d’une seule et même danse. A cette variabilité en chaque lieu a dû s’ajouter une certaine diversité géographique. Elle affecte la partie B de la danse [J.-B Bentaberriren ustez, gehiegizko monotonia saihesten zen, lehenik airea aldatuz, eta gero «fantasiazko» erdizka erabiliz eta bi oinen gainean egindako jauziak, birak, etab., antrixat seriean tartekatuz. Horri esker, pausaldi dantzatuak zertxobait alda zitezkeen. Hala ere, dantza bat eta bera zela ulertzen zen. Toki bakoitzean dagoen aldakortasun horri aniztasun geografikoa gehitu behar zaio. Dantzaren B zatiari eragiten dio] (Guilcher, 1984, 476).
Hurrengo garapena izan zen aldaera hauetako batzuk mantentzea:
A une époque qui paraît se situer aux environs de la première guerre mondiale, une tendance se marque, en pays de Cize, à fixer certaines des variantes reçues de l’époque précédente et à réserver à chacune d’elles l’un des airs utilisables pour le lauetan erdizka. Les formes dissemblables de ces airs fournissent plusieurs possibilités [Lehen Mundu Gerraren inguruko garaian, Garaziko eskualdean aurreko garaitik jasotako aldaera batzuk finkatzeko, eta haietako bakoitzerako lauetan erdizkarako erabilgarri zen doinu bat gordetzeko joera sortu zen. Doinu hauen forma desberdinek hainbat aukera eskaintzen dituzte] (Guilcher, 1984, 477).
Azken etapa Fauxtinen etapa da:
Vers 1925 ou 1930 on voit apparaître des versions nouvelles, moins simples que les anciennes. Selon nos meilleurs informateurs elles auraient été inventées par Faustin Bentaberry [Hirugarren eta azken etapa batean, 1925 edo 1930 inguruan hasi omen zena, zaharrak bezain sinpleak ez ziren bertsio berriak agertu ziren. Gure informatzaile hoberenen arabera, Faustin Bentaberrik asmatu zituen] (Guilcher, 1984, 479).
Sagasetak zioen bezala, dantzariak Izpurakoak, Uharte-Garazikoak, Arnegikoak eta Luzaidekoak ziren eta horregatik:
Il est significatif que nous n’ayons relevé un souvenir précis de ces danses qu’en ces seules communes. Aujourd'hui encore elles ont cours dans les deux dernières [Esanguratsua da herri hauetan bakarrik dantza hauen oroitzapen zehatza aurkitu izana. Gaur egun oraindik azken bietan erabiltzen dira] (Guilcher, 1984, 479).
Dantza horietako bat da orain Eskualdunak edo Eskualdun ddantza gisa ezagutzen duguna. Bestea Sorginak da:
La disposition d’ensemble demeure la double ligne. Mais on en distingue maintenant deux variétés: les deux lignes peuvent se faire face, ou l’une se ranger derrière l’autre… L’accord ne se fait pas toujours sur la musique qui revient à chacun des deux dispositifs (Cher Dumollet ou aire de La charge), non plus que sur le nom auquel ont droit les danses correspondantes (sorgin dantza pour l’une, Eskualdun dantza pour l’autre [Dantzarien antolaketa orokorrak lerro bikoitza izaten jarraitzen du. Baina gaur egun bi aldaera bereiz ditzakegu: bi lerroak aurrez aurre egon daitezke, edo bata bestearen atzetik… Ez dira beti ados jartzen antolaketa bakoitzari dagokion musikari buruz (Cher Dumollet edo La charge-ko airea), ezta dantzei dagokien izenari buruz ere (sorgin dantza batentzat, Eskualdun dantza bestearentzat)] (Guilcher, 1984, 479).
Eta ohar batean gehitzen du Guilcherrek: «Le plus souvent le nom de sorgin dantza va au double front à orientation unique… celui d’Eskualdun dantza à la danse en vis-à-vis» [Gehienetan sorgin dantza izena bi lerroen orientazio bakarrari ematen zaio… eta Eskualdun dantza lerroen aurrez aurreko dantzari] (Guilcher, 1984, 479).
Londresko Albert Hall-erako edo Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan Fauxtinen agindupean dantzatu bazuten ere, Luzaiden Bartzelonan dantzatu eta hurrengo igandean ikusi ahal izan zuten lehengo aldiz:
Pedro Juan Etxamendik dioenez, «Luzaiden, ondoko igandean, arratsaldeko bailia gelditurik, Fauxtinen lau luzaidar ddantzariek eman zuten Bolant arropan beztiturik, Martzelinoingo plazan Fauxtinek airia eginez, Eskualdun-ddantza eta Sorgin-ddantza. Lehen aldikotz ordian ikusi gintuen» (Sagaseta, 2011, 214)