Bolant dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Bolant Iantza
Descripción breve: 

Luzaideko Bolanteaz osatutako segizioak dantzatzen duen dantza da. Prozesioak zabaltzeko, buruzagitza laguntzeko edo plazan aktuaziorako tokia zabaltzeko, dantza gorteiatua da. Segizioa, formazio egituran, Martxa dantzatzen ailegatzen da, aktuazio tokian posizionatu eta momentu labur baten ondoren, Bolant Dantza dantzatzen hasten da. Dantzariak aurrera begira bi ilaratan jartzen dira eta aurrerakako norabidean dantzatzen da. Musika, dantzariak plazari buelta osoa emateko edo nahi duten posiziora iristeko behar adina alditan jotzen da. Dantza kanpoko oinarekin hasten da, hots, eskuin aldean daudenak eskuineko oinarekin eta ezkerreko aldean daudenak ezkerrekoarekin, birak barrukaldera egiten dira beti. Bolant Dantza bukatu eta eten labur baten ondoren, Antrexatak dantzatzen hasten dira.

Iruñako zezen plazan, 1920eko uztailaren 18an ospatutako Euskal Ikaskuntzaren Bigarren Kongresua zela eta, Nafarroako Euskal dantzen jaialdia egin zen. Batzarkideak, bertara abiatzen zirelarik, Luzaideko hogeita hamasei dantzariz inguru lagunduta joan ziren; Faustin Bentaberryren musikaren doinuaz Martxa eta Bolant Dantza dantzatuz.

Forma parte de este ciclo: 
Luzaide. 2009. Martxa. Iturria: Dantzan.eus
GALERÍA DE VIDEOS
Luzaide. 2015. Bolant dantza. Ortzadar