Nafarroako Behereko inauterietan, kabalkadetan, toberetan eta Luzaideko Bolant eguneko dantzeetako bat da. Gehien dantzatzen den pausoa izateagatik Antrexantak bezala ezagutzen da, baina dantzaren lehen pausoa izateagatik Lauetan Erdizka bezala ere ezagutzen da Luzaiden.
Bolanteez osatutako segizioak dantzatzen du plazetan sartzeko Bolant dantza dantzatu ondoren. Bolant Dantza bukatu eta segundo batzuk barru dantzatzen da. Dantzariak geldialdi txiki hau aurrez aurre jartzeko probesten dute. Dantzari guztiak eskuineko oinarekin hasten dira eta birak bakoitzaren ezkerreruntz ematen dituzte. Horrela, bi lerrotan jarrita, hasten dira dantzan:
Les mouvements consistent partout en erdizka dans un sens et dans l’autre pendant la partie A, en una succession d’antrixat sur place pendant la partie B [Toki guztietan, A aldeko mugimenduak, noranzko batean zein bestean, erdizkak dira, eta B aldean antrixatak segidan] (Guilcher, 1984, 476).
Sagasetaren arabera ez lirateke dantza bat, Bolant dantzen segida edo koda baizik:
Antrexatek ez dute dantza-norta...leer más
Antrexatek ez dute dantza-nortasunik ere. Bolant-ddantzaren bukaera edo koda bezala hartzen dira. Tarteka Lauetan Erdizka ere deitzen zaie, urrats honekin hasten direlako, baina gehienetan Antrexatak erraten zaie, dantza hauetan gehienik erabiltzen den urratsa hauxe delako (Sagaseta, 2011, 163)
Guilcher dantzaren balizko eboluzioa ikertu zuen. Esan bezala «oholtzako dantzen» artean kokatu zuen:
Les danses exécutées pendant le spectacle (toberak eta kabalkadak) ne sont pas partout identiques… En pays de Cize, en pays d’Ossès et d’Irisarry, on signale toutefois quelques danse propres à cette circonstance [Ikuskizunean egindako dantzak ez dira tokia guztietan identikoak… Garaziko eskualdean, Ortzaizeko eta Irisarriko eskualdean, beti aipatzen dira dantza batzuk propio ekitaldi hauetarako direnak] (Guilcher, 1984, 475).
Lauetan erdizka izeneko dantzaren garapen bat litzateke Guilcherren aburuz:
Il semble qu’on puisse finalement distinguer trois étapes principales dans l’évolution intervenue depuis le début du XXe siècle. Au départ une danse très simple, aux grandes lignes partout semblables. A l’appelation de lauetan erdizka qui lui est universellement donnée… [XX. mendearen hasieratik izan den bilakaeran hiru etapa nagusi bereiz ditzakegu. Hasieran oso dantza sinple bat, orokorrean berdina nonahi. Unibertsalki ematen zaion Lauetan erdizka izenari…] (Guilcher, 1984, 475).
Eta jarraitzen du Guilcherrek:
Selon J. -B. Bentaberry il était possible d’éviter une excessive monotonie, d’abord en changeant d’air, ensuite en usant d’erdizka «en fantasie», en intercalant des sauts à pieds joints, tours sur soi, etc., dans la série d’antrixat. Cela permettait de varier quelque peu les intermèdes dansés. Il n’en était pas moins entendu qu’il s’agissait d’une seule et même danse. A cette variabilité en chaque lieu a dû s’ajouter une certaine diversité géographique. Elle affecte la partie B de la danse [J.-B Bentaberriren ustez, gehiegizko monotonia saihesten zen, lehenik airea aldatuz, eta gero «fantasiazko» erdizka erabiliz eta bi oinen gainean egindako jauziak, birak, etab., antrixat seriean tartekatuz. Horri esker, pausaldi dantzatuak zertxobait alda zitezkeen. Hala ere, dantza bat eta bera zela ulertzen zen. Toki bakoitzean dagoen aldakortasun horri aniztasun geografikoa gehitu behar zaio. Dantzaren B zatiari eragiten dio](Guilcher, 1984, 476).
Oraingo dantzakera bi lerroetan bada ere, Guilcherrek jaso zuen zirkuluan dantzatzen zen Antrixatarik:
Le plus ancien dispositif généralement observé est la double ligne de danseurs se faisant face deux à deux. M. J. -B. Bentaberry (né en 1882) nous disait l’avoir toujours connu à Ispoure. Toutefois, à Valcarlos et à Lecumberry nous avons trouvé le souvenir d’une disposition en cercle –celle des sauts basques– que la couble ligne aurait remplacée au début du siècle. L’auteur de cette transformation aurait été Faustin Bentaberry (d’Ispoure). A Saint-Jean-le-Vieux, Aïnhice-Mongelos, Gamarthe, etc., on souvient, en plus de la double ligne, d’une danse pour quatre exécutants seulement, variante de la précédente, dont nou n’avons pu apprendre ni l’ancienneté ni le détail concret [Orokorrean ikusten den dantzakerarik zaharrena dantzariak bi lerroetan binaka eta aurrez aurre da. J.-B Bentaberri jaunak (1882an jaioa) Izpuran beti ezagutu zuela esan zigun. Dena den, Luzaiden eta Lekunberrin euskal jauzien antolamendu zirkular baten oroitzapena aurkitu dugu, mende hasieran lerro bikoitzak ordezkatuko zuena. Eraldaketa honen egilea Faustin Bentaberri (Izpurakoa) izango zen. Donazaharre, Ainhize-Monjolose, Gamarte eta abarretan, lerro bikoitzez gain, soilik lau dantzarientzako dantza bat gogoratzen dute, aurrekoaren aldaera, zeinaren antzinatasuna ezta xehetasun zehatzik ere ezin izan dugun jaso] (Guilcher, 1984, 476)
Hurrengo garapena izan zen aldaera hauetako batzuk mantentzea:
A une époque qui paraît se situer aux environs de la première guerre mondiale, une tendance se marque, en pays de Cize, à fixer certaines des variantes reçues de l’époque précédente et à réserver à chacune d’elles l’un des airs utilisables pour le lauetan erdizka. Les formes dissemblables de ces airs fournissent plusieurs possibilités [Lehen Mundu Gerraren inguruko garaian, Garaziko eskualdean aurreko garaitik jasotako aldaera batzuk finkatzeko, eta haietako bakoitzerako lauetan erdizkarako erabilgarri zen doinu bat gordetzeko joera sortu zen. Doinu hauen forma desberdinek hainbat aukera eskaintzen dituzte] (Guilcher, 1984, 477).
Izan ere, Sagasetak ere ematen zuen finkatze honen aspektu baten berri:
Luzaiden eta beste herri anitzetan errana zidaten Bolant-ddantza bakoitzak bazituela bere Antxexatak, baina aire ezberdin horiek ez zizkidan inork ematen. Pedro Juan Etxamendi izan zen garbi-garbi Bolant-ddantzak guztiak beren Antrexatekin eman zizkidanak, bai aireak eta bai urratsak (Sagaseta, 2011, 167)
Garapen honen izena gure oraingo Antrexatak-ena litzateke.
Antrexatak-en lau melodia mantendu dira denboran eta berezko izenik ez badute ere, Sagasetak jarritako zenbaki ordinalarekin ezagutzen dira: lehenbizikoa, bigarrena,...