Santiagoko plazan goizez (Arretxe frontoian eguraldi txarra egiten badu) eta Arretxe frontoian arratsaldez.
Recorrido:
Goizean, konpartsa Luzaidetik Arnegira joaten da eta eguardi aldera herrira bueltatzen da.
Geolocalización:
Dantzariak goizeko 8:00ak aldera elkarrekin gosaltzera elkartzen dira. Musikariak eta Gorriak herriko ostatu batean elkartzen dira eta Bolantak, normalean, gosaria beste ostatu batean erreserbatzen dute. Gosaldu ondoren, 9:15 aldera, dantzarien konpartsa Santiago plazan elkartu eta dantzatzen da eta honen ondoren, Karrikabururen etxe aurrealdean. Jauzi batzuk dantzatzen dituzte eta Makilari batzuek emanaldi txikiren bat eskaintzen dute. Jarraian, dantzariak...leer más
Dantzariak goizeko 8:00ak aldera elkarrekin gosaltzera elkartzen dira. Musikariak eta Gorriak herriko ostatu batean elkartzen dira eta Bolantak, normalean, gosaria beste ostatu batean erreserbatzen dute. Gosaldu ondoren, 9:15 aldera, dantzarien konpartsa Santiago plazan elkartu eta dantzatzen da eta honen ondoren, Karrikabururen etxe aurrealdean. Jauzi batzuk dantzatzen dituzte eta Makilari batzuek emanaldi txikiren bat eskaintzen dute. Jarraian, dantzariak kalejiran, Arnegirako norabidea hartuz, Martxa dantzatzen herriko irteeraruntz abiatzen dira. Arnegira, nahi duten dantzariak joan ahal dira, baina tradizioz, mutilak bakarrik dantzatzen dira. Bi herrien arteko ibilbidea kotxez egiten da. Arnegiko sarreran, segizioa berriro antolatzen da eta Martxa dantzatzen herriko plazaraino desfilatzen du. Plazan, Bolant Dantza, Antrexatak eta Jauzi batzuk dantzatzen dira, besteak beste, Eskualdunak, Sorginak, Muxikoak, Ostalerrak eta abar eta Makilariek emanaldiren bat ere eskaintzen dute. Honen ondoren, segizioa bi taldetan zatitzen da: bata Pekotxeta auzora abiatzen da eta bestea, Bentako auzora (kotxez, minutu batera). Toki hauetan ere Jauziak dantzatzen dira. Bisita hauek bertako bizilagunei, eguardiko 12:00tan eta arratsaldeko 17:00tan, segizioak Luzaiden eskainiko dituen emanaldien berri emateko dira; Gorriak bitartean, dohainak jasotzen ibiltzen dira, festak sorrarazten duen gastuei aurre egiteko.
Konpartsa Arnegin dagoen bitartean, hiru edo lau Bolanta, taldearen izenean, meza nagusira joaten dira eta eliza barruan, Eskualdunak eta Sorginak dantzatzen dituzte.
Goizeko 11:30ak aldera, dantzari guztiak Luzaidera kotxez bueltatzeko antolatzen dira. Behin herrian, Irauzketa etxe aurrealdean, segizioa pertsonai guztiekin osatzen da eta hauekin batera dantzari txikiak ere. Eguardiko 12:00ak aldera denak batera Martxa dantzatzen plazara abiatzen dira. Segizioaren pertsonaien ordena hauxe da: Zaldizkoak, Zapurrak, Zigantiak, Banderariak, Gorriak, Makilariak, Neskatoak, Bolantak eta azkenik musikariak. Denak batera plazan daudenean, Bolant Dantza eta Antrexatak eskaintzen dituzte. Gero guztiak plazatik ateratzen dira, Bolantak eta Makilariak izan ezik; azken hauek, biribil bat eginez, Jauzi batzuk dantzatzen dituzte. Gero Makilari gazteak, Makilarienaren soinuaz, makilaren erabilera erakusten dute. Berriro ere Bolantak plazara sartzen dira, Bigarren Antrexatak dantzatzera eta ondoren, Makilariak, oraingoan Makilari helduak.
Azkenik, lau Kontra-Dantzak dantzatzen dira; dantza hauek besteak baino berriagoak dira, lau kidetako taldetxoka (bi bikoteka) eta baita ere jantzi ezberdinakin dantzatzen dira. Segidan, banda-doinuak, jota, porrusalda eta kalejirak jotzen ditu, nahi duenak parte har dezan. Konpartsako kideek herriko jatetxe batean bazkaltzen ohi dute eta norberak bere kontsumoa ordaintzen du. Gorriek eta musikariek aldiz, goizean zehar jasotako diruarekin pagatzen dute bazkaria.
Arratsaldeko 17:00ak aldera, dantzariak Elizaldea auzoan elkartzen dira berriz ere eta frontoira joaten dira dantzen ziklo osoa dantzatzeko. Goizean eskainitako dantzez gain, Kontra-Dantzak dantzatzen dituzten Neskek eta Mutilek, arratsaldez, Dantza-Luzia dantzatzen dute. Zikloa Atxetatupinak ixten du; emanaldia joku eta indar erakustaldi arteko antzezpen batekin bukatzen da. Atxe eta Tupina ezkerreko eskutik helduta ateratzen dira eskuineko eskuan Zarpila (oihalez egindako berga antzekoa) eramaten dutela eta ostean Gorriak ezpatarekin, defendatzaile moduan. Eskuarki, musikari batek bikoteak hiru buelta agertokira eman arte, inork ezin dituela ukitu oihukatzen du. Orduan, danborrada berezi bat hasten du, bikotea jende aurretik oso gertu pasatzen den bitartean. Hirugarren buelta osatzean danborrada gelditzen da eta musikariak garrasi egiten du: nahi duena gerturatu eta bikotea biluzteko bere eskubidean dago. Gatazka hasten da. Bitartean, Atxe ta Tupina, Gorrien laguntzaz, bere zarpilez babesten dira. Jokua, Axeriari bizkarrean daraman ardiaren larrua kentzen diotenean bukatzen da.
Bolanteen festa, inauterietan du bere jatorria, baina XX. mendeko eboluzioaren eraginez, Maskak eta Zirtzilak bezalako hainbat pertsonai eta adierazpen bereizgarrienak desagertu dira, Bolantak bezalako pertsonaiak nagusitzen joan diren bitartean. Musika eta dantza ikuskizunaren xede eta justifikazioa bihurtu dira. Horretaz gain, Bolant Egunaren ospakizunak XX. mendearen hasieratik finkatutako inauterietako egitura eratzailea mantentzen du. Festa, P...leer más
Bolanteen festa, inauterietan du bere jatorria, baina XX. mendeko eboluzioaren eraginez, Maskak eta Zirtzilak bezalako hainbat pertsonai eta adierazpen bereizgarrienak desagertu dira, Bolantak bezalako pertsonaiak nagusitzen joan diren bitartean. Musika eta dantza ikuskizunaren xede eta justifikazioa bihurtu dira. Horretaz gain, Bolant Egunaren ospakizunak XX. mendearen hasieratik finkatutako inauterietako egitura eratzailea mantentzen du. Festa, Pazkoko igandean ospatzen hasi zenetik, Luzaideko baserriak bisitatzeari eta etxez-etxeko diru bilketa egitaeri utzi zitzaion.
Aurkitu izan den aztarnarik zaharena, 1832 urtekoa da eta “cencerradas y otros actos celebrados en Luzaide” agirian agertzen da (Ozkoidi eta Irujo, 2011):
Josteta egiteko zehaztuta dagoen eguna, euskaraz karrosa deitzen dana, modu hontara prestatzen da: Txuriz jantzitako lau pertsona, zintaz eta kaskabiloz apainduta, oholtzaren gainean dantzatzera ateratzen dira.
Agiriak, Karrosak edo Toberei buruz hitz egiten digu eta baita “astoyocoa” izendaturikoari ere, ezkonlagun batek bestearengan tratu txarrak jasotzen zituenean ospatzen zirenak (senarra kaltetuta izaten zenean, bereziki).
XX. mendetik aurrera, Bolantak eta inauteriko dantzak harremanetan jartzen dituzten datuak gehiago dira eta gehienetan inauteriko ospakizunarekin lotuta daude. Honi dagokionez, kontutan izando dugu, inauteriak eta mozorroak eta ekintzak, sistematikoki debekatuta daudela, XVII. mendetik eta XVIII. mendean zehar (Ozkoidi eta Irujo, 2011). XIX. mendeko hasierako giro politikoak, inauteriko ospakizunerako joera du. 1832 urteko agiria, Karrosa eta Astojokoen inguruan murgiltzan da, baina Fiskalak bere ondorioetan, hauxe eskatuko du:
Hemendik aurrera ez daitzala baimenik eman hauekin erlazionatuta dauden neurrigabekeriak gauzatzeko, inauteriarekin bezala, bai herri honetan, bai Ondarrola auzoan bezala, Luzaideko bikarioak esandako adierazpenei kasu eginez: Herri horretan ere, luzea eta garestia den inauteria ospatzen da, Frantziatik biolin eta danbolin-jotzaileak ekarriz eta han bezalaxe, Kontra-Dantzak eta balsak dantzatuz, honen ondorioa arriskutsua eta lizuna izan liteke, gero gauean urruti dauden beraien etxeetara itzultzerakoan neurrigabekeriak usu gertatzen direlako.
Garai honetan Luzaideko dantzariak ospe handia lortu zuten eta Faustin Bentaberry musikari garaztarraren laguntasunaren probetxua jaso zuten. Ospe honetako emaitza 1929an Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan parte hartzea izan zen; bertan gaur egun festan ohikoak diren Eskualdunak eta Sorginak, lehen aldiz dantzatu ziren eta janzkeran aldaketa batzuk sartu ziren: kasken ordez (kartoiez egindako koroa antzekoa, paperezko loreekin apainduta eta palmo bateko altuerakin), txapela zintaz eta borlaz edertuta.
Aipatutako elizaren ezinikusia izan arren, inauteriak ospatzen segitzen dira, 1937. urtean indar kolpistak debekatzen dituzten arte. Gerra aurretik konpartsak bere pertsonai guztiekin inauteritako igandean dantzatzen zuen (Iribarren, 1944) eta Bazko Zahar egunean ere bai (Iribarren, 1944; Sagaseta, 1977, Garmendia, 1984). Sagasetak ere, “Errege eta Inauteri arteko iganderen baten artean” zabaltzen du denboraldia (Sagaseta 1977; 173). Gaur egun mantentzen diren pertsonaiaz gain, garai batean Luzaideko inauterietan mozorrotu asko zeuden, “Maskak” bezalakoak, “Zirtzilak” beste toki batzuetan. Arropa zaharrak jantzita, auzo eta baserrietan dohainak jasotzen ibiltzen dira. Bolantak eta konpartsako beste guztiak, Elizaldea auzokoak, Luzaideko erdigunekoak dira:
Au bourg, où l’on organisait chaque année une cavalcade, les masques ordinaires accompagnaient des volants en costumes de fête qui les reléguaient au second plan (Guilcher, 1984; 536).
Data hauetatik kanpo inauteriko konpartsaren irteera goiztiar dela ikusten dugu. Eta ez da bakarrik Luzaiden ematen:
“En pays de Cize la réalité est plus confuse et la conclusion moins assurée. Avant la dernière guerre plusieurs communes avaient des cavalcades fréquentes, quelques-unes des cavalcades annuelles, organisées indépendamment de tout charivari et possédant neán-moins la figuration complexe décrite par Hérelle. C’est le cas de Saint-Jean- Pied-de- Port, Uhart-Cize-Ispoure, Ascarat, Saint-Michel, Mendive, Esterençuby, Arnéguy et Valcarlos” (Guilcher, 1984; 457).
Debeku frankista aurretik Luzaidek eta Garazik tradizio bera zuten: inauterietan dantzatu eta urtean zehar, beste egokiera batzuetan, kabalkadak egin: karroxak eta toberak zirela eta, momentu horietan Bazko Zaharrean (Aste Santuko Pazko egunaren hurrengo igandean). Guilcherren esanetan, kabalkadak toberen eboluzioa da (Guilcher, 1984; 461).
Posible da daten dibertsifikatze horrek, tradizioa mantentzeari lagundu izana, nahiz eta oraingoan inauterietako beste ekintzarik gabe izan. Garmendiak (1984; 229), 1954 urtez geroztik, Bolanteak Bazko Zahar egunean besterik ez dute dantzatzen. Hala ere, iragan mendeko hirurogeigarren hamarkadan, udalaren kontuei errepasoa emanda, inaunterien indarra nabarmentzen da, nahiz eta beste izen batzuekin izan: 1960 eta 1967 urte artean, Bolanteen Eguna edo festa, inauterietako igandean ospatzen zena, 1969 urtez geroztik, Bolanteen festa izenarekin, Aste Santuko Pazkoko igandean ospatzen da. Herriko festa nagusietan ere dantzatzen zuten, Santiago egunean, uztailak 25an.
Gazteen antolakuntza ere eboluzionatzen joan omen da. Egile guztiek, serie historiko guztietako ekitaldietan, gazteria protagonista nagusitzat jotzen dituzte. Garmendiak, modu inplizitu batean, hemezortzi urte baino gehiago duten gazteen taldeari buruz hitz egiten du. Hauek baino gazteagoak (mutikotxarrak eta mutikoak), “inaute astelehenean” bere eguna zuten. (Garmedia, 1984; 232). Hala ere, 1961eko udaleko gastu agiriek antolakuntzaren eboluzioa erakusten dute: “Bolantes” talde folklorikoaren gastuak betetzeko. Agian, diru laguntza emateko kontzeptu instituzional bat besterik ez da, edo egunez kanpo Bolanteek egiten dituzten aktuazio eta ateraldiekin zerikusia du. Gaur egun, edozein adineko taldeak parte hartzen du Bolant-Egunean.
Kabalkadetan emakumearen parte hartzea ere aldatu da. Artxiboetako idatzietan ikusi dugunez, Tobera edo Kabalkadaren ondoren, musikariak modako edo tradiziozko musikak jotzen dituzte, gazteek parte hartzen dutelarik. Eta edozein festako azkeneko dantzan ere: ddantza-luzea. Baina pasa den mendeko hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran, kontra-dantzak berreskuratu ziren, XIX. mendeko modako dantzak, XX. mendeko lehenbiziko urtetan oraindik dantzatzen zirenak baina galtzeko zorian zeudenak. Dantza mistoak dira eta inauterietako dantzen eta jauzien ondoren dantzatzen dira (janzkera bereiztu batekin), eta kabalkadan emakumearen sartze eraginkorra uste da.
Antzinean, Kontra-Dantzekin batera, Mazurka, Polka Pik, Balts, Eskudantza edo Ezkotixa dantzatzen ziren. Hauek denborarekin galtzen joan dira. Izan ere, Sagasetak, dantza hauen hurrenkera ezagutu zuen:
“…Hogeigarren edo hogeita hamargarren hamarkada aldera, finkatuta dagoen dantzen hurrenkera aurkitzen dugu zonaldean. Jauziak dantzatu ondoren Polka bezala ezagututako dantza herrikoia hasten zen, gero Schottisa eta jarraian Mazurka eta Valsa, eta azkenik lau kontra dantzak. Zikloa bukatu ondoren, Polkarekin hasten ziren berriro ere. Beti hurrenkera berdina mantentzen" (Sagaseta, 1977; 132).
Hogeita hamargarren hamarkadan, Atxetatupinen antzespena, Luzaiden ospatzen zenean, Arnegiko biztanleak parte hartzen zutela ezagutzen da eta alderantziz. Baina momenturen batean, beraien arteko tirabirak izan ondoren, egiteari utzi zitzaion.
Beste alde batetik, jauzi gehiago dantzatzen dira. Sagasetaren esanetan, hirurogeita hamargarren hamarkadan, hamaika jauzi hauek besterik ez ziren dantzatzen: Muxikoak, Lapurtar-Motxak, Lakartarrak, Ahuntxa, Hegi, Zazpi Jauziak, Euskaldunak, Sorginak, Marianak, Ostalerrak, Xibandiarrak. Hauetaz gain, gaur egun beste hauek dantzatzen dira: Azkaindarrak, Alemanak, Gau-Aiñerak, Antxoriz, Teilagorri eta Antxigorri.
Orain dela urte batzuk arte, Bolantak apaizaren etxea bisitatzen zuten eta lorategian dantzatu ondoren, ardoa eta pastak jaten zituzten.
Bolantak: Festako irudirik garrantzitsuena da eta konpartsaren bukarean, ohoreko tokian desfilatzen dute. Beti gizonak dira; hogeik edo gehiagok parte hartzen dute eta eskuarki, garaieraren ordena gordetuz jartzen dira: txikienetik handienera. Taldea zenbaki bakoitiz osatuta badago, bikote gabe geratzen dena azkeneko bi Bolanteen artean jartzen da. Desfilean Bolanta txiki, gazte eta nagusiek hartzen dute parte.
Zaldizkoak: Zaldi gainetan jarritako bi edo lau gaztek zabaltzen dute Martxa. Beraien zeregina, segizioa zabaldu eta Bolantak dantza egiteko tokia egitea da. Ondoren eta arriskuak saihesteagatik, plazatik joaten dira. Azkenaldian, Zapurrak eta Zaldizkoak zabaltzeko dute segizioa.
Makilariak: Esku artean makila bat daramate, zein bere behatz artean dantzarazten dioten eta noizbehinka, makila airera bota eta lurrera erori aurretik jasotzen dute. Makilariaren jokua, musikaren pausoa galdu gabe eta makila bere eskuetara ailegatzea eten gabe dantzatzen segitzen den bitartean, erakusten da.
Zigantiak: Bi panpin luze dira, hiru metrokoak, gutxi gora behera. Emakumen aurpegi eta jantziak dituzte eta bi mutilek dantzarazten dituzte, Ziantepekoak. Panpinak lurrean utzi ondoren, hauek, Bolanta guztiekin batera jauziak dantzatzen dituzte.
Banderariak: Segizioa Banderariek banderarekin segitzen dute. Eskuineko ilarako banderariak bere eskuineko eskuan ikurriña darama eta ezkerrekoak, Luzaideko Gazteriaren bandera.
Gorriak: Atzetik Gorriak doaz, eskuineko eskuan eskuineko ilarakoak eta alderantziz, ezpata bana edo egurrezko sablea (kirtena gorriz margotuta eta sorbatza grisa) daramatela. Gorriak eta Banderariak dira, taldean kategoria eta ardura handiena dutenak.
Neskatoak: Jarraian Neskatoak datoz; binaka eta garaieraren ordena gordetuz jartzen dira, txikienetatik handienetara. Desfilatu eta Bolant-dantza eta Antrexatak dantzatzen dute.
Neskak eta Mutilak: Hauek, desfilatu eta Bolant Dantza eta Antrexatak dantzatzeaz gain, Kontra Dantza eta Dantza Luzea dantzatzen dute.
Atxetatupinak: Bolanteen ondoren, bi gaztek desfilatzen dute; hauek arratsaldearen azkeneko jokuaren elementu nagusienak dira. Arratsaldean soilik desfilatzen dute, festa bukaeran aritzen direlako.
Otros participantes:
Desagertutako pertsonaiak: Basa-Anddereak, Klobariak, Kabalier eta Kabaliersa,
Duración:
Egun osoa. Goizekoak 4 ordu, arratsaldekoak 2 ordu
MULTIMEDIA
Luzaide. Bolant eguna. 2016
Parte-hartzaileek pertsonai bakoitzari dagokion jantzia daramate:
Zaldizkoak: Praka txuriak eta luzeak, bitxirik gabekoak eta zaldian ibiltzeko bota beltzak daramate; urre koloreko galoi batekin apainduta daramate brusa, goraino itxita eta atzekaldean botoi batzuekin lotzen dena eta aurrekaldean puntadun adur-zapi antzeko bat, hori argi kolorekoa. Buruan txapel gorria artilezko borlakin. Eskuetan eskularru txuriak eta es...leer más
Parte-hartzaileek pertsonai bakoitzari dagokion jantzia daramate:
Zaldizkoak: Praka txuriak eta luzeak, bitxirik gabekoak eta zaldian ibiltzeko bota beltzak daramate; urre koloreko galoi batekin apainduta daramate brusa, goraino itxita eta atzekaldean botoi batzuekin lotzen dena eta aurrekaldean puntadun adur-zapi antzeko bat, hori argi kolorekoa. Buruan txapel gorria artilezko borlakin. Eskuetan eskularru txuriak eta eskuineko eskuan larruzko abar bat daramate.
Zapurrak: Praka txuriak eta luzeak, zinta eta galoi gabekoak eta atorra txuria bitxirik gabekoa daramate. Eskularruak, galtzerdiak eta ezpartinak, txuriak jazten dituzte. Amantal txuri eta luze batekin tapatzen dira eta txano gorri luze bat, berrogei zentimetrokoa daramate. Txanoak ispilutxoak ditu eta koloretako eta artilezko luma-motots batekin eta koloretako zinta motzekin errematatuta dago. Ardien larruarekin egindako bizar eta bibote handiak eta betaurreko beltzak jartzen dituzte. Bere eskuan egurrezko aizkora bat daramate eta Martxa garaian sorbaldan: Eskuineko sorbaldan eskuineko ilarakoak eta alderantziz.
Makilariak:Praka txuriak, luzeak eta urre koloreko galoi batzuekin apainduta daramate. Praken oihal-zerrenda zabal batean eta goitik behera, kaskabilo ugari jartzen dira. Alde bakoitzean, hogeiren bat kaskabilo izaten dira, Bolantenak baino handiagoak izaten dira. Bolanteak eramaten dituzten bezalako ezpartina edo zapatila txuriak, eta galtzerdi txuriak eramaten dituzte. Jaka gorria, urre koloreko botoiekin goraino lotuta eta urre koloreko txarratelakin, galoiak eta hogeiren bat botoiekin apaintzen dute. Txano edo kaska bat jartzen dute, nahiko luzea kono moztuaren modukoa, hogeita hamar zentimetrokoa eta kokotsean lotuta. Txanoa kartoizkoa da, zetazko oihal gorriz forratua, urre koloreko galoiarekin oso edertuta eta maiz, erronbozko bi lerrotan, artilezko luma-motots batekin edo hegaztien lumekin errematatua, aurrean ispili txiki bat daramala. Makilariaren jantzia dantzariaren neurrira egiten da eta bere gustora egokitzen da.
Zigantiak:Txapel gorria buruan eta zapi gorria lepoan, mauka luzeko atorra eta zaia- handi txuriak gerriraino daramaten bi panpin dira. Besoak zinta gorriz estututa, begizta batekin kanporuntz eta gerria gerriko moratu edo gorri argiz estututa, ezkerreko aldera begizta handi batekin lotuta. Kotoizko eskularru txuri batzuk daramate eta ez dute oinarik. Zigantepekoak ere txuriz jazten dira: apaindura gabeko praka eta eskularru txuriak, gerria gerriko moratu batez estututa, urrezko koloreko motibozko zapi gorri bat lepoan eta ezpartina txuriak txirikorda gorriz apainduta, oinetako bezala.
Banderariak eta Gorriak: Berdin jazten dira. Atorra txuriaren gainetik jaka gorria sorbaldakoekin, eskumuturrak zintaz edertuta eta urre koloreko botoiekin lotuta, eramaten dute. Praka txuri luzeak, Bolanteenak bezela apainduta. Eskularru, galtzerdi eta ezpartina txuriak txirikorda gorriz apainduta eta txapel gorria borlakin erabiltzen dituzte.
Neskatoak:Gerruntze granate edo berdea jazten dute, urre koloreko galoiarekin azpilduta eta botoiekin lotuta eta gona txuri luzea belaunetaraino edo gehiago. Gonaren lasaiera, sei zentimetroko zabalerako, bi oihal-zerrendaz inguratzen da eta hamabiren bat zentimetrora jarrita, gorri kolorekoa goikoa eta berdea bestea. Zapatilak ere txuriak dira eta zinta gorri eta berdeaz lotzen dira bernan gurutzatuta eusten direnak. Agertokira beti bikoteka agertzen dira.
Bolantak:Mauka luzeko atorra txuria, besoak zintan gorri batez estututa eta begizta batekin kanporuntz lotuta eta lepokoa, eskumuturrak eta bularraldea ongi almidoituta eramaten dituzte. Sorbaldatik eta bularraldeko bi aldeetatik, zetazko zapi bat jaisten da, ongi tolestuta eta begi bistan marrazkiak agertzen direla, gerrikoaren azpian honen bi puntak heltzen dira. Zapi honen arteko bi oihal-zerrenda artean, bularraldea ikusten da; urre koloreko galoi batez inguratuta dago eta baita ere urre koloreko botoiez, krisketaz eta katez edertuta. Urre koloreko botoi batek lepokoa ixten du. Gerrian gerriko moratua daramate, ezkerreko aldean begizta handikin lotuta eta bere puntak lits edo bordatuetan bukatzen dira. Praka txuriak jazten dituzte eta aldeetako josturak urre koloreko galoiekin apainduta daude, hamabiren bat kaskabilo, binaka josita dutelarik. Galoiaren alde bakoitzera koloretako txirikordak josita daude, gorriak, horiak eta berdeak normalean, eta prakaren beheko aldera ailegatzean, desbideratzen dira, zango bakoitza inguratuz. Galtzerdi eta zapatila txuriak jazten dituzte, azken hauek gorri koloreko zinta txikiz eta galoiekin apainduta eta erroseta antzeko batekin, koloretako zintakin eginda eta kaskabilo batekin errematatuta. Burua txapel gorri batekin estaltzen dute, zein bi edo hiru zirkulukin edo beste irudiekin, urre koloreko galoiaz oinarrituta eta Punpunak deituko bi borlakin apainduta. Punpunak ezkerreko aldera zintzilikatzen dute eta kolore gorri eta hori edo txuri, edo txuri eta berdekoak dira. Azkenik, kotoizko eskularru txuriak eta bere eskuineko eskuan, berrogei zentimetroko Makila txikia eramaten dute. Makila sare trinko batez bilduta dago, gurutzatutako koloretako zintaz ehunduta, mutur bakoitzean kaskabilo bat edo gehiago josita daramatela. Bizkarrean, atorraren kanezura josita, bost zentimetroko zentazko zinta bat daramate eta hortik, kolore ezberdinetako zortzi edo hamar zinta belaunperaino zintzilikatzen dute. Zintak kolore bizikoak izaten dira eta zenbaki bikoitia. Lehenbizikoa eta zortzigarrena, bigarrena eta zazpigarrena eta abar…, koloreko berekoak izaten dira, zinta berea eskuaira moduan tolestuta dagoelako. Bolantearen jantzia (bularraldea bereziki), dantzariari egokitzen zaio, bakoitza bere jantzia bereiztu dezan.
Neskak eta Mutilak: Neskak azpiko galtza txuriak, belaun gainetik zinta gorriz eta berdez, puntak zintzilik, jazten dituzte. Azpiko gona txuria zinta gorriz eta parpailaz apainduta gainetik, soineko luzea, brusa eta gona beltza edo grisa motazko puntu txuriekin eta eskuineko aldetik jasota eta zetazko amantal beltz batez, osatzen da janzkera. Burua zapi txuri motazko puntu beltzakin atzean bilduta, estaltzen dute; beste zapi berdin bat lepoan daramate, krisket edo kateorratz baten bidez bularraldean helduta. Artilezko galtzerdi txuriak eta abarka beltzak, berna gainetik gurutzatuta lotzen dituzte. Mutilak jaka edo kasaka beltza, atorra txuria gainetik, praka urdinak edo milarraia, artilezko galtzerdi txuriak eta, neskak bezala, berna gainetik gurutzatuta abarka beltzak jazten dituzte. Txapela beltza eta zapi handi gorri eta estanpatu bat lepoan lotuta.
Atxetatupinak: Bata emakume zahar baten mantala eta bestea sorbaldari ongi lotutako ardi-larru batekin jazten dira. Arantza eta sasiz inguratutako kapel handi batez, kokotsan lotuta, tapatzen dira eta beren eskuineko eskuan Zarpila eramaten dute.
Musikariak: Kaleko arropa eramaten dute.
Gorrien eta Zaldizkoen jakak, banderak eta Zapurren eta Zigantien txanoak, parte-hartzaile guztienak dira eta Bolanteen elkartea bere zaintzaz eta mantentzeaz arduratzen da.
Garapena:
Luzaiden janzkerak eboluzio propioa izan du; egiten ziren materialekin lotuta, modaren eraginari eta azkenik, zenbait dantzari egindako balorazioari esker. Ez daukagu Bolanteen edo pertsonaien jazkerarekin lotuta dauden albiste zaharrik. Aurkitu dugun lehendabizikoa 1832. urtekoa da (Ozkoidi eta Irujo, 2011) eta Bolanteei buruz dio: “lauk, txuriz jantziekin mozorrotuta eta zintaz eta kaskabiloz apainduta”. Agiri berean, aurrerago eta ospakizun hauetan gazteen gehiegikeriaz hitz egiterakoan: “praka txuriak, atorrak, zintak, zetazko gerrikoak, ezpartinak eta kaskabiloak”.
1929. urteko Bartzelonako Nazioarteko Erakustaldiaren emanaldian, aldaketa bat eman zen janzkera aldetik; kaska (lorez apaindutako kartoizko koroa antzekoa), artilezko borlakin apaindutako txapelaren ordez. Ondoren, kaska berreskuratzeko ahaleginak egin ziren, baina ez ziren gauzatu.
Iribarrenek egiten duen deskribapenean (1944, 402), eskuan daramaten makil txikia erabiltzeari utzi ziotela esaten du: “Duela asko, eskuineko eskuan koloretako zintaz inguratutako makil txiki bat eramaten zuten”. Gaur, batzuetan zapi txuri bat daramate”.
Bolanteen bularraldeko apainketa, lehen urrezko botoiez eta diamantez osatuta zegoen, emakumeak ezkontzara eramaten zituzten antzekoak. Gaur egun apainketa imitaziozko bitxizkoa da, hau da, kalitate gutxiagokoa.
Zapurren jazkerak ere aldatu dira. Iribarrenen deskribapenez, ardiaren azalezko buru-babes batekin joaten ziren, Behe Nafarroa guztian egiten zuten antzera. Gaur kartoizko kaska zilindriko bat daramate.
Iribarrenek, berak, jazkeran eta Makilariaren kaskan izandako beste aldaketa batez dio: “osagarri hura dantzariena bezalakoa zen, buruan lorezko kaska bat beharrean, kaska berezi batez estaltzen dute, zein bere aurreko partea mitra baten antzera eta beste gauzen artean, ispilu txiki batez apainduta egon”. (Iribarren, 1944, 403).
Banderaria bakarra zen hamar bikote bolante baino gehiago egon ezean, eta bere jazkerak aldaketak ez izan arren, bere banderak bai. Iribarrenek, lehen, udal bandera zeramatela esaten digu, baina “orain espainiar bandera daramate”. Gaur bi banderari daude eta bakoitzak bandera bat darama: ikurrina eta herriko bandera.
Orokorrean eta parte-hartzaileen mailan, ezpartina erabiltzeari utzi zaio (1832. urtean dokumentatzen zen bezala) eta gaur, gomazko zoladun lonazko zapatilak erabiltzea ohikoa da.
Azkenik, herriko tradiziozko dantzak, Jauziak, Bolant Dantza eta Antrexatak diren bezala, tradiziozkoak konsideratzen ez diren beste horietaz, Kontra Dantza eta Dantza Luzea bezala, bereizteko borondateak, jazkera ezberdinekin dantzatzera eraman zuen, Bolanteen Egunerako errepertorioan sartzea erabaki zenean.
Txirula edo xirula izan ahal zen jatorrizko musika tresna. 1832. urtez geroztik (Ozkoidi eta Irujo, 2011) Behe Nafarroako musikarien agertzea daukagu: “Aipatutako herrian, luze eta garesti den inautea ospatzen da, Frantziatik biolin jotzaile edo tuntuneroak ekarriz”. Faustin Bentaberryk eragin handia izan zuela badakigu, musika zein koreografia mailan, Behe Nafarroako dantza guztietan eta Luzaiden, batez ere. Guilcherren esanetan (1984, 460), “un milieu particulièrement disposé à le suivre” zen. Bentaberrik biolina jotzen zuen (oso aproposa zen, musikaria zirkulu baten erdian zutik jarrita, edozein musika pieza jo eta batera Jauziak seinalatu ahal zuelako), baina hogeitarren hamarkadan orkesta sartu zen eta inauterietako dantzen taldean bihurtu zen. Memorian bakarrik zeuden Jauziak dantzatzera pasatu zen. Gaur egun, orokorrean Jauziak kantatu egiten dira.
PRESENTACIÓN
Dantzariak goizeko 8:00ak aldera elkarrekin gosaltzera elkartzen dira. Musikariak eta Gorriak herriko ostatu batean elkartzen dira eta Bolantak, normalean, gosaria beste ostatu batean erreserbatzen dute. Gosaldu ondoren, 9:15 aldera, dantzarien konpartsa Santiago plazan elkartu eta dantzatzen da eta honen ondoren, Karrikabururen etxe aurrealdean. Jauzi batzuk dantzatzen dituzte eta Makilari batzuek emanaldi txikiren bat eskaintzen dute. Jarraian, dantzariak...leer más
Bolanteen festa, inauterietan du bere jatorria, baina XX. mendeko eboluzioaren eraginez, Maskak eta Zirtzilak bezalako hainbat pertsonai eta adierazpen bereizgarrienak desagertu dira, Bolantak bezalako pertsonaiak nagusitzen joan diren bitartean. Musika eta dantza ikuskizunaren xede eta justifikazioa bihurtu dira. Horretaz gain, Bolant Egunaren ospakizunak XX. mendearen hasieratik finkatutako inauterietako egitura eratzailea mantentzen du. Festa, P...leer más
Bolantak: Festako irudirik garrantzitsuena da eta konpartsaren bukarean, ohoreko tokian desfilatzen dute. Beti gizonak dira; hogeik edo gehiagok parte hartzen dute eta eskuarki, garaieraren ordena gordetuz jartzen dira: txikienetik handienera. Taldea zenbaki bakoitiz osatuta badago, bikote gabe geratzen dena azkeneko bi Bolanteen artean jartzen da. Desfilean Bolanta txiki, gazte eta nagusiek hartzen dute parte.
Zaldizkoak: Zaldi gainetan jarritako bi edo lau gaztek zabaltzen dute Martxa. Beraien zeregina, segizioa zabaldu eta Bolantak dantza egiteko tokia egitea da. Ondoren eta arriskuak saihesteagatik, plazatik joaten dira. Azkenaldian, Zapurrak eta Zaldizkoak zabaltzeko dute segizioa.
Makilariak: Esku artean makila bat daramate, zein bere behatz artean dantzarazten dioten eta noizbehinka, makila airera bota eta lurrera erori aurretik jasotzen dute. Makilariaren jokua, musikaren pausoa galdu gabe eta makila bere eskuetara ailegatzea eten gabe dantzatzen segitzen den bitartean, erakusten da.
Zigantiak: Bi panpin luze dira, hiru metrokoak, gutxi gora behera. Emakumen aurpegi eta jantziak dituzte eta bi mutilek dantzarazten dituzte, Ziantepekoak. Panpinak lurrean utzi ondoren, hauek, Bolanta guztiekin batera jauziak dantzatzen dituzte.
Banderariak: Segizioa Banderariek banderarekin segitzen dute. Eskuineko ilarako banderariak bere eskuineko eskuan ikurriña darama eta ezkerrekoak, Luzaideko Gazteriaren bandera.
Gorriak: Atzetik Gorriak doaz, eskuineko eskuan eskuineko ilarakoak eta alderantziz, ezpata bana edo egurrezko sablea (kirtena gorriz margotuta eta sorbatza grisa) daramatela. Gorriak eta Banderariak dira, taldean kategoria eta ardura handiena dutenak.
Neskatoak: Jarraian Neskatoak datoz; binaka eta garaieraren ordena gordetuz jartzen dira, txikienetatik handienetara. Desfilatu eta Bolant-dantza eta Antrexatak dantzatzen dute.
Neskak eta Mutilak: Hauek, desfilatu eta Bolant Dantza eta Antrexatak dantzatzeaz gain, Kontra Dantza eta Dantza Luzea dantzatzen dute.
Atxetatupinak: Bolanteen ondoren, bi gaztek desfilatzen dute; hauek arratsaldearen azkeneko jokuaren elementu nagusienak dira. Arratsaldean soilik desfilatzen dute, festa bukaeran aritzen direlako.
MULTIMEDIA
Parte-hartzaileek pertsonai bakoitzari dagokion jantzia daramate:
Zaldizkoak: Praka txuriak eta luzeak, bitxirik gabekoak eta zaldian ibiltzeko bota beltzak daramate; urre koloreko galoi batekin apainduta daramate brusa, goraino itxita eta atzekaldean botoi batzuekin lotzen dena eta aurrekaldean puntadun adur-zapi antzeko bat, hori argi kolorekoa. Buruan txapel gorria artilezko borlakin. Eskuetan eskularru txuriak eta es...leer más
Txirula edo xirula izan ahal zen jatorrizko musika tresna. 1832. urtez geroztik (Ozkoidi eta Irujo, 2011) Behe Nafarroako musikarien agertzea daukagu: “Aipatutako herrian, luze eta garesti den inautea ospatzen da, Frantziatik biolin jotzaile edo tuntuneroak ekarriz”. Faustin Bentaberryk eragin handia izan zuela badakigu, musika zein koreografia mailan, Behe Nafarroako dantza guztietan eta Luzaiden, batez ere. Guilcherren esanetan (1984, 460), “un milieu particulièrement disposé à le suivre” zen. Bentaberrik biolina jotzen zuen (oso aproposa zen, musikaria zirkulu baten erdian zutik jarrita, edozein musika pieza jo eta batera Jauziak seinalatu ahal zuelako), baina hogeitarren hamarkadan orkesta sartu zen eta inauterietako dantzen taldean bihurtu zen. Memorian bakarrik zeuden Jauziak dantzatzera pasatu zen. Gaur egun, orokorrean Jauziak kantatu egiten dira.
Arizmendi y Amiel, E. de (1976): Vascos y trajes. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián (R.S.B.A.P.).
Caro Baroja, J. (1965): El Carnaval Ed. Taurus. Madrid, 1965 (reed. 1979)
Garmendia Larrañaga, Juan (1984): Carnaval en Navarra. Haranburu Ed. Donostia
Guilcher, J.-M. (1984): La tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français. París, Editorial de la Maison des sciences de l’homme.
...leer más
Dantzariak Bolant Elkarte moduan antolatuta daude eta hor irakasten dira dantzak gehienbat
Eduardo Echeverri, Fernando Alzón eta Idoia Hualde.
Bolanteen elkartea, entseguak antolatzeko eta irakasten edo estiloak zuzentzeko arduraduna da. Gaur egun, oso gazteendako entseguak antolatzen ditu, gutxi gora behera Bolant Eguna baino pare bat hilabete lehenago. Badira hiru urtekin etxean ikasten hasten direnak ere, bere guraso, osaba edo aitonekin. Fest...leer más
Bere protagonistez oso ongi baloratuta dagoen manifestazio bat da, belaunaldi guztietan errotze handia izan duena eta ikus puntu horretatik bere jarraipena bermatuta duena.
Luzaide-Valcarloseko Bolantak, Nafar Gobernuko 2012eko martxoaren 28aren Akordioaren arabera, Nafarroako Kultura Intereseko Ondasuntzat hartu du eta honek babes erregimen batean egotea suposatzen du.
Bolant-Eguna ez da bakarrik bertako turismoa erakartzeko elementu bezala ikusi behar. Ikusmen komertzial batek, tradizioaren inguruaren aldaketari eragingo lioke. Manifestazio folkloriko batetik, ikuskizun bat izatera ez pasatzea zaindu beharko da.
Honetaz aparte, arratsaldeko dantza zikloa, plazatik frontoian egitean, publikoa, parte hartzailea izatetik ikuslea izatera bilakatzen da.