Ahuntxa.

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Ahuntza, Luzaide, Luzaidarrak, Aker dantza, Ttalo dantza, Ttaluak
Descripción breve: 

Ahuntza edo Ahuntxa Ipar Euskal Herri osoan eta Biarnon egiten den jauzia da. Bere egitura edo urratsen segida nahiko sinplea da eta bere iraupenaren motzak eragin du segida bezala ere sailkatzea. Egun Lapurtar motxak eta Lakartarrak-ekin batera dantzatzen ohi da.

Nafarroa Beherean eta Luzaiden jauzi gisa dantzatu izan den arren, batzuetan ere Muxikoak jauziaren segida gisa erabili izan da (Guilcher, 1984, 232). Hala ere, Sagasetak (1977, 38) Luzaiden dantzatzen diren jantza-jauzien artean sailkatzen du. Agian horregatik, Luzaiden jauzi gisa dantzatzen zelako, ez da segiden artean ageri. Alta, Sagasetak Lapurtar motxak jauzia deskribatzen duelarik, bertze jauziekin batera dantzatzen zela esan zigun:

Hoy en día llaman en Valcarlos Lapurtar-motxak a todo lo que la orquesta «Ramuntxo» toca bajo ese título, aunque su contenido corresponde, al menos, a tres piezas, es decir, Lapurtar-motxak, Lakarre o Lakartarrak y Ahuntxa [Gaur egun Luzaiden, Lapurtar-motxak deitzen diote «Ramuntxo» orkestrak izen horrekin jotzen duen guztiari, nahiz eta bere edukia, gutxienez, hiru piezari dagokien, hau da, Lapurtar-mot...leer más

TIPOLOGÍA

Ver otras danzas de este tipo:

GALERÍA DE VIDEOS
Ahuntxa. Donapaleu, 2018. It.: Dantzan.eus
Arnegi. Antton Piarrestegi klarinetearekin. It.: Dantzan.eus