Alemanak.

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Alemanak izeneko jauzia batez ere Nafarroa Beherean eta Lapurdin dantzatu da (Guilcher, 1984, 206). Sagasetak Luzaiden ikerketa egiten duenean jada ez zen dantzatzen. Musikaren zatiren bat oroitu zuen bere informatzaileetako baten batek, baina ez zuen jauzi honekin lotu.

Hala ere, Heletarako badago XIX. mendeko anotazio koreografiko bat (Guilcher, 1984, 206) eta XX. mendeko bi anotazio gehiago, hauek musikalak eta koreografikoak, Fauxtin Bentaberriri eta bere anaiari zor dizkiogunak (Guilcher, 1984, 206).

Jauziaren izenari dagokionez, zera dio Guilcherrek:

peut-on supposer assez raisonnablement qu’il a quelque rapport avec les allemandes diverses qui ont connu la vogue dans la société française entre le XVIe et le XVIIIe siècles [Frantziako gizartean XVI. eta XVIII. mendeen artean modan izan ziren allemandes-ekin nolabaiteko harremana duela pentsa dezakegu.] (Guilcher, 1984, 206)

Sagasetak gai honi buruz galdutu zuelarik, bestelako erantzuna jaso zuen:

«Zoaz jakitera, Alemaniatik soldaduk ekarritako ddantzen bat ez bada behinpin, ...irakurri gehiago

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Alemanak. Donapaleu, 2023. It.: Dantzan.eus