DONIBANE GARAZI

Katadera dantza edo Aulki dantzaren izenak, izen generiko gisa, bi dantza ezberdin biltzen ditu. Bat, zabalduena, hiru alkirekin egiten da eta dantzariak bere artean dantzatu behar dute, okertu gabe; bestea nahi adina aulki jartzen dira korro batean, beti ere, dantzari kopuruak aulkiak baino bat gutxiago izan behar du.

Dantza Luzea. Irisarri

Dantza Luzea Soka dantza mistoa da, eta neskak eta mutilak zapi batez lotuta daude. Zirkulu irekian egiten den Karrika dantza edo Kalejira da.

Jadanik soilik Baztanen egiten den irri dantza da.

Irri edo joku dantza bat da. Saskitoa edo almutea ale-neurria da, bolumenarena, eta egurrez egina dago. Dantzatzeko ahoz behera jartzen da eta bere gainean doinuaren erritmoa eramaten da dantzan edota inprobisazioak egiten.

Egun Baztanen egiten da, baina hau soilik dantza taldeen eginkizunetan eta eskoletan.

Orriak