Jauzi luzea da. Guilcherrek aipatzen du behin, baino gero ez du jauzi honen gaineko monografia eskeintzen. Sagasetak bere aldetik zera esaten digu:
Jauzi hau dakarren autore bakarra Seminario da eta handik kopiatu dut… Ez dut dantza honi buruz inolako notizi bizirik jaso ahal izan. Berriki egindako zerbait ote da? Berri edo ez, baina zalantzarik gabe, egile bakarraren obra behar du izan dantza honek, barne-batasun izugarria nabari baitu bururen-buru (Sagaseta, 2011, 279).
Beste jauziekin eta Baztango mutil dantzekin dituen antzekotasunak erabiliz, Sagasetak berrosatu zuen Azkaindarrak.
Jauzia XX. mendearen hirugarren hamarkada arte dantzatu izan zela jaso zuen Sagasetak:
Janpier Bordarranpe (1913-2004) Graxien iholdiarrak erraten zuenez, Azkaindarrak dantzatu omen ziren Iholdi aldean 1930. urte ingurura arte. Azken urte hauetan sekulako arrakasta izan du aire honek Euskal Herri osoan (Sagaseta, 2011, 280).