Moneindarrak (Muneiñarrak) jauzi luze bat da. Bere izena Biarnoko herri batetik hartzen du.
Zuberoan eta Biarnon izan da sona haundiena izen duen herrialdeak, baina Nafarroa Behereko Amikuzen eta Garazi aldeetan ere dantzatua izan da 1914. urtea baino lehen (Guilcher, 1984, 198), eta beti ere son txikiagoarekin.
Guilcherrek Donibane Garaziko bertsio bat eta Zuberoako beste bat jasotzen ditu eta bien urratsen segida parean jarri. Horrela ikusten da nola Garazikoan bi sekuentzia gehiago dauden (Guilcher, 1984, 203). Sagasetak ere jasotzen du ezberdintasun hori, baina partitura eta urratsen segida jartzerakoan ez ditu bi sekuentzia horiek sartzen.