Irri edo jostaketa dantza bat da. Biribilean egiten den dantza da eta dantzak bi zati ditu: lehengoan dantzariak korroan aritzen dira, Baztango kasuan bertako Zortzikoaren urratsak egiten; bigarrenean dantzariek lurrean markatzen dute behatzekin, oinekin, belaunekin, ukondoekin, bizkarrekin eta aldakekin. Itzulipurdiarekin bukatzen da eta agian hortik datorkio bere izenetako bat (Ipurdi dantza).
Baztango irri dantza honek harreman zuzena dauka Orbaizetako Irri dantzarekin.
Azalpen historikoa
Aita Donostiak jaso zuen dantza honen melodia Arnegin 1918an (ikus Arnegiko Jean Petit qui danse). Baztango bertsioa Maurizio Elizaldek bildu zuen 1943ko bere koadernatxoan Yan petit qui danse izenarekin. Aurreko mendearen 70eko hamarkadan TVEko programa baterako egin zioten elkarrizketa batean hauxe erran zuen Elizaldek:
No es nacido aquí, más bien es un baile cogido de otro sitio, de la parte francesa. X tiempo hace que se cog...leer más
No es nacido aquí, más bien es un baile cogido de otro sitio, de la parte francesa. X tiempo hace que se cogió aquí este baile: jean petit qui danse, como se dice [Ez da hemen jaioa, bertze toki batetik jasotako dantza da, Frantzia aldeko partetik. Duela X denbora jaso zen dantza hau: esaten den bezala jean petit qui danse] (Raíces, 15)
Iritzi berekoa zuten Patxi eta Xabier Larraldek:
Melodía, no originaria de Baztan, recogida por el Padre Donostia al txistulari Antonio Elizalde [Baztango jatorria ez duen doinua, Aita Donostiak Antonio Elizalde txistulariari jasoa] (1991, 30)
Maurizio Elizalderi egin zioten elkarrizketa horretan, dantza honi bi izen gehiago ontzat ematen ditu: bizkar dantza eta ipurdi dantza. Izan ere, elkarrizketa Bizkar dantzari buruz da:
Entrevistador: hay una de ellas que se llama Ipurdi dantza y tiene también otro nombre: Bizkar…
Maurizio Elizalde: Bizkar dantza
[Elkarrizketariak: bada bat Ipurdi dantza deitzen dena eta beste izen bat ere baduena: Bizkar…
Maurizio Elizalde: Bizkar dantza] (Raíces, 15)
Izenen nahasketa hori mantendu egin da, baina Larraldetarrek arras ongi bereizten dute beren argitalpenean (Larralde & Larralde, 1991, 30).
Antonio Goyak ere argitaratu zuen 1990an dantza honen deskribapena «Ipurdi dantza» izenarekin. Bere testuan dioen bezala:
En Aniz, también Baztán, con el mismo nombre de Ipurdi Dantza se bailaba otro con distinta melodía y coreografía. También en Maya, según dice J.M. Iribarren en su «Vocabulario Navarro». En Elizondo se conocía, según leo, con el nombre de Irri-Dantza, baile de la risa. Describo el baile según las notas que tengo y como lo conocí hace cerca de cincuenta años. [Anizen, Baztanen ere, Ipurdi Dantza izen berberarekin koreografia eta doinu ezberdina zituen beste bat dantzatzen zen. Amaiurren ere, J.M. Iribarrenek bere «Vocabulario Navarro»-n dioen arabera. Elizondon, irakurtzen dudanez, Irri-Dantza izenarekin ezagutzen zen. Badauzkadan ohar batzuen arabera deskribatzen dut dantza, hala nola duela berrogeita hamar urte ezagutu nuen bezala ] (Goya, 1990, 381).
Testu berean dantzaren doinua eta koreografia ematen ditu. Koreografiaren kasuan testua eta marrazkiak ere ematen ditu.
F. Arrarasek ere ematen du dantza honen Elizondo bertsioa. Goyak zioen bezala, Irri dantza deitzen dio (Arraras, 1987, 47). Dantzaren egitura bera da, baina Arrarasek aldatzen du gorputz-atalen parte hartzearen ordena eta gehitzen du bat gehiago: behatz erakusleak, ukondoak, oinak, belaunak, bizkarrak, ipurmasailak eta «parietalak» (Arraras, 1987, 49).