Baztango Zartain dantza irri dantza da, katadera dantza, alegia. Kataderak edo aulkiak biribilean jartzen dira eta dantzariak zirkulu horren barnetik dantzatzen dira. Dantzariak kataderak baino bat gehiago dira. Dantzarietako batek zartagin bat darama eskuan eta berak agintzen denean musika geratu eta denak eseri behar dira. Esertzen ez denari aurpegia zikintzen zaio zartaginarekin.
Erran bezala, Baztango irri dantza da eta Baztango irri dantza gehienak edo denak bezala, dantza taldeetan eta eskoletan irakasten da.
Aita Donostia Antonio Elizalde txistulariarengandik jaso zuen, 1919an Amaiurren eta 1930ko Gure Herria aldizkarian argitaratu zuen «Danse de la Poêle» (Zartain dantza) izenpean. Partitura bera bildu zuen 1943an Maurizio Elizaldek bere Baztango dantzen bilduman.
Donostiak azalpen bat eman zuen bere gehigarri musikal hartan:
On met des chaises, une de moins qu’il y a de danseurs. Ceux-ci se mettent en cercle plus ou moins élargi. Ils font des tours parmi les chaises, en dansant. Un des danseurs porte la poêle sur son épaule; c’est celui qui mène la danse, e...leer más
On met des chaises, une de moins qu’il y a de danseurs. Ceux-ci se mettent en cercle plus ou moins élargi. Ils font des tours parmi les chaises, en dansant. Un des danseurs porte la poêle sur son épaule; c’est celui qui mène la danse, et dont les mouvements doivent être imités par les autres danseurs. Après quelques moments de danse, celui qui porte la poêle s’asseoit en disant: “yarri” (s’asseoir); ce que tous doivent faire. Mais étant donné que le nombre des chaises ne correspond pas à celui des danseurs, (il y en a une de moins), un des danseurs doit rester debout, faute de place. Celui là doit baiser la poêle, et qui la prendra à son tour pour diriger la danse, Celle-ci consiste en des sauts ou des pas [Kataderak jartzen ditugu, dantzariak baino bat gutxiago, gutxi gorabeherea zirkulu zabalean. Aulkien artean bueltaka ibiltzen dira, dantzan. Dantzarietako batek zartaina darama sorbaldan; dantza gidatzen duena da, eta haren mugimenduak gainerako dantzariek imitatu behar dituzte. Dantza une batzuen ondoren, zartagina daramana esertzen da esanez: "jarri"; denek egin behar dutena. Baina aulkien kopurua dantzarienarekin bat ez datorrenez (bat gutxiago dago), dantzarietako batek zutik egon behar du, lekurik gabe. Honek zartaginari muin eman behar dio, eta berak ere dantza gidatzeko hartuko du] (Donostia, 1930, s.m. 3).
Antzeko deskribapena ematen dute Larraldetarrek:
Lerro borobilean katadera andana bat paratzen da, jarralkie barneko aldera. Dantzari multzue borobilaren barnean eta katadera baino dantzari bat gehiago, beti katadera bat eskas. Dantzariek lerro borobil hunten ordulari orratzen aurkako itzuliak egiten dituzte, baino aldike, bertze aldera ere itzultzen dire, zartaindunak egiten dituen jestuek eginez, dantza pixket nahasteko eta irri egiteko.
Dantzari batek eskuan zartain bat baderama, kedarrez eta urinez zikindurik. Txistu soinuan, kataderaren barneko aldetik, biribilketan dantzan hasten dire eta zartaindunak oihu bat eginik katadera batean jartzen da. Oihu hau eup!, jarri! edo tambor! izan daiteke. Soinulariek ere jotzeaz uzten dute eta denak bat ez bertze dantzari guziak kataderetan jartzen dire. Jartzen ahal ez dena zartaindunaren ondora joanen da eta haren aintzinean belaunikatzen da eta zartaindunak, zartainakin mazel bat zikintzen dio. Ondotik galtzaile horrek zartaina hartuko du eta dantza berriz hasten da joko bera eginez, eta holaxe dantzari guzietatik bat bakarra zikindu gabe gelditu arte.
Noizean-behin, jartzerakoan, bakarren batek zartaindunari katadera kentzea gerta laiteke, orduan katadera kentzaleari zartaina eman behar dio. Katadera kentzaleak zartaindunari zikindu behar dio eta katadera kentzale hau, zartainaren jabe egiten da eta dantza berria hasten da. Zenbat eta gehiago kataderik gabe gelditzen den bat, orduan eta gehiago aldiz zikindua izanen da, lehenik mazel bat, gero bertzea, sugurre, kopeta eta abar… (Larralde & Larralde, 1991, 38)