Katadera dantza inguruan Baztango hiru katadera dantzetarik bat da.
Baztango Irri dantzak Baztango eta Euskal Herriko hainbat dantza taldeek mantentzen eta irakasten dituzte. Dantza hauetarik zenbait ere eskoletan irakasten dira.
Baztango Zartain dantzaren antzekoa da, baina hemen aulkia edo katadera ez izatearen ondorioa ez da aurpegia zikintzea, jokutik kanpo geratzea baizik.
Dantza honen inguruko deskribapena, partitura eta audioa Larraldetarrek eman zizkiguten:
Maurixio Elizalde txistulariaren liburuxka batean agertzen da eta dantzaren soinua Berako Makil-dantzaren biribilketa dugu, ezberdintasun pixke batekin.
Katadera pile bat inguru borobilean paratzen da, jarralkie kanpoko aldera, eta zenbat dantzari diren, beti katadera bat gutiago.
Dantzariak soinuaren konpasean kataderen inguruan dabiltze eta txstulariak nahi duelaik ixiltzen da eta orduan dantzariak kataderetan jartzen dire, baino beti, dantzar...leer más
Dantzariak soinuaren konpasean kataderen inguruan dabiltze eta txstulariak nahi duelaik ixiltzen da eta orduan dantzariak kataderetan jartzen dire, baino beti, dantzari bat kataderik gabe gelditzen da. Dantzari hori aterako da katadera bat kenduz. Dantzak gise berean jarraikitzen du eta azkenean bat bakarrik kanpora atera gabe gelditzen da. Hau irabazlea izanen da (Larralde & Larralde, 1991, 31).