Baztango Zurrume dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Zurruma dantza, Kito dantza, Hartz dantza, Yaz il zitzaitan, Gan nintzen baratzera, Tilili eta talala, Piriri eta parara
Descripción breve: 

Baztango Irri dantza bat da. Dantzariak, bi ilaratan eta aurrez aurre jarrita, ekiten diote dantzari. Dantzak bi zati ditu: lehengoan dantzariak hurbiltzen eta urruntzen dira elkarrengandik. Bigarrenean zurrumeen gainean egiten dute dantza, elkarrengandik hurbiltzen eta urrunduz. Lehengo aldea lasaia bada, bigarrena gero eta azkarrago egiten da.

R.M. de Azkuek jaso zuen bere Cancionero Popular Vasco-n Lekarozen jasotako dantza baten kanta. Izena jarri zion «Gan nintzen baratzera», kantaren hasierako bertsoetatik hartuta. Partitura eta kantaren letra eman eta gero idazten du: «Llaman por allí a este baile Zurruma-dantza [Dantza honi Zurruma-dantza deitzen diote han] (Azkue, 1922, 310). Kanta honen doinua ez dator bat Baztango gainontzeko herrietan erabiltzen denarekin. Aldiz, kantutegi berberean dakartzan «Tilili eta talala» kantaren bi bertsioak, bat egiten dute oraingo Zurrume dantzarekin, baina Azkuek ez du dantzaren inongo aipamenik egiten.

Azkuek jasotako azken kanta honekin lotuta, Aita Donostiak Arraiozen jaso zuen 1912an «Piriri eta parara» kanta, eta hamar urte geroago argitaratu zuen bere Euskal Eres-Sortan. Gerora ere...leer más

Forma parte de este ciclo: 
TIPOLOGÍA

Ver otras danzas de este tipo:

GALERÍA DE VIDEOS
Baztango Zurrume dantza. 1979. It.: RTVE-Raíces (Dantzan.eus)