Prozesio erlijiosoa: Plaza de la iglesia (Padre Pedro Fabo), Postigo (Marqués de Villena), Gundemaro, Nueva, Pl. España, San Bartolomé eta Plaza de la iglesia. Udalari laguntzea: Plaza de España, San Bartolomé, Plaza de la iglesia (Padre Pedro Fabo)
Geokokapena:
Martzillako dantzak abuztuaren 23ko goizean hasten dira, udalari elizaraino lagunduz. Segizioa erraldoiek irekitzen dute, ondoren dantzariak, gaiteroak, musika banda eta agintariak Martzillako banderarekin. Dantzariak elizako atera iristen direnean zubi bat osatzen dute, eta agintariak bertatik igarotzen dira. Ibilbidean kalejira dantzatzen da , prozesioan beste bat dantzatzen da, eta Udaletxera itzultzean lehenengo hura dantzatzen dute.

Arratsaldean, taldea udaletxetik ateratzen da berriz ere, Martzillako gaztelutik, eta kalejirarekin plazara joaten da han dantza egiteko. Udaletxe zaharreko arkupeetatik dantzariak ateratzen dira dantza ezberdinak honako ordena honetan dantzatzera: Trenzado, Danza de Arcos, Paloteado eta Jota bat.
Jota gainerako dantzen ondoren dantzatzen bada ere, ez da dantza ziklo honetako dantzetako bat.
Herriko zaindaria den Plu-ko Ama Birjinaren egunean, dantzariek udalari laguntzen diote, kalejira dantzatuz, elizara joaten eta bertatik itzultzen denean.
2013an Gurutze Goñik eta Amadeo Arretxeak sortutako dantzak, tokiko ondare folklorikoan sar daitezen.
Martzillako dantzen doinuak Jose Luis Frailek (Iruñeko gaitariak) sortu zituen 2013an.
Parte hartzaileak-dantzariak:
8 edo 16 dantzari
Bestelako parte hartzaileak:
Zascandila
MULTIMEDIA
Martzillako Zaindari Santuen omenezko dantzak. Laburpena
Mutilak: Alkandora zuria eta galtza, zuria ere, belauneraino, lihozkoak biak; lepotik zintzilik eskapulario bat daramate, eta bularrean zeta gorriko bi banda gurutzatuta. Bi banda hauek bizkarrean batzen dira eta hortik gorbatak zintzilikatzen dira (Otsagabiako dantzarienen antzera). Gerria zetazko gerriko gorri batez inguratuta dago, bere muturrak ezkerreko aldetik zintzilik dituena. Kolore zuriko galtzerdiak daramatzate, belaunen az...irakurri gehiago
Mutilak: Alkandora zuria eta galtza, zuria ere, belauneraino, lihozkoak biak; lepotik zintzilik eskapulario bat daramate, eta bularrean zeta gorriko bi banda gurutzatuta. Bi banda hauek bizkarrean batzen dira eta hortik gorbatak zintzilikatzen dira (Otsagabiako dantzarienen antzera). Gerria zetazko gerriko gorri batez inguratuta dago, bere muturrak ezkerreko aldetik zintzilik dituena. Kolore zuriko galtzerdiak daramatzate, belaunen azpian kriskitinez apaindutako zeta gorriko ligak dituztela. Azkenik, gorriz txirikordatutako espartinak janzten dituzte. Bularreko banda baten gainean, Plu-ko Ama Birjinaren egunean (abuztuaren 5ean) banatzen diren albakaren adarrez egindako sortatxo bat daramate.
Neskak: Gona gorria, behealdean bi bandez apainduta dagoena. Gaingona grisa, ezkerreko gerrian jasoa. Lihozko alkandora zuria eta gerruntze gorria, gonarekin bat eginez, ertzak urre koloreko zintez apainduta. Lepotik, Plu-ko Ama Birjinaren domina bat zintzilik daramate. Gorriz txirikordatutako espartinak. Ilea motots batean bilduta daramate.
Zascandil: Zascandilaren jantzia koloretsua da, kolore desberdinetako banda bertikalekin (urdina, berdea, horia eta gorria). Kasaka eta aztalen erdirainoko galtzak ditu. Galtzerdiak ere kolore desberdinetakoak dira (urdina eta horia). Espartinak gorriak dira. Gerrian, kaskabilo lodiak dituen larruzko gerriko bat janzten du. Burua estaltzeko, maskara bat darama, aurrekaldean eta atzealdean kolore desberdinekoa, eta, zintzilik, xingola-gandor bat, jantziaren koloreekin. Azkenik, eskuan makila luzeko maskuria du. Zascandil da makil dantzan dantzariek erabiliko dituzten makilak eman eta jasotzearen arduraduna. Horretarako, alforja bat darama.
Historia: Martzillako dantzen jantziak berriak dira. Felipe Marinek (Martzillako gaitaria) diseinatu zituen, Jesus Pomares eta Ekaitz Santaziliaren laguntzarekin.
Jantziak Martzillako emakumeek egin zituzten eta udalaren jabetzakoak dira.
Koloreak, bai dantzarienak baina batez ere Zascandilenak, Martzillari lotuak dira. Hala, kolore urdina udal-armarriaren atzealdekoa da, horia armarria inguratzen duten kateei dagokie, berdea Plu-ko Ama Birjinaren albakari, eta gorria armarriaren mahatsondoei.
AURKEZPENA
Martzillako dantzak abuztuaren 23ko goizean hasten dira, udalari elizaraino lagunduz. Segizioa erraldoiek irekitzen dute, ondoren dantzariak, gaiteroak, musika banda eta agintariak Martzillako banderarekin. Dantzariak elizako atera iristen direnean zubi bat osatzen dute, eta agintariak bertatik igarotzen dira. Ibilbidean kalejira dantzatzen da , prozesioan beste bat dantzatzen da, eta Udaletxera itzultzean lehenengo hura dantzatzen dute.
Arratsaldean, taldea udaletx...irakurri gehiago
2013an Gurutze Goñik eta Amadeo Arretxeak sortutako dantzak, tokiko ondare folklorikoan sar daitezen.
Martzillako dantzen doinuak Jose Luis Frailek (Iruñeko gaitariak) sortu zituen 2013an.
8 edo 16 dantzari
MULTIMEDIA
Mutilak: Alkandora zuria eta galtza, zuria ere, belauneraino, lihozkoak biak; lepotik zintzilik eskapulario bat daramate, eta bularrean zeta gorriko bi banda gurutzatuta. Bi banda hauek bizkarrean batzen dira eta hortik gorbatak zintzilikatzen dira (Otsagabiako dantzarienen antzera). Gerria zetazko gerriko gorri batez inguratuta dago, bere muturrak ezkerreko aldetik zintzilik dituena. Kolore zuriko galtzerdiak daramatzate, belaunen az...irakurri gehiago
Martzillako dantzen doinuak Jose Luis Frailek (Iruñeko gaitariak) sortu zituen 2013an.
«Diana del danzante» ere sortu zuen. Abuztuaren 5ean eta 25ean interpretatzen bada ere, ez da dantzatzen.