Bere izenak dioen bezala, zinta dantza bat da: masta handi batetik zintzilik dauden zintak txirikordatu eta txirikorda desegitean datza. Txirikordatua San Bartolome eguneko arratsaldean dantzatzen da. Plazan sartzeko zein plazatik ateratzeko, dantzariek kalejira dantzatzen dute.
Musika Jose Luis Frailek (Iruñeko gaiteroak) sortu zuen eta Gurutze Goñi eta Amadeo Arretxearen koreografiarekin dantzatzen da.
Dantza hau zintzilikatutako zintak dituen masta baten inguruan egiten da. Dantzari bakoitzak zinta bati eusten dio eta mastaren inguruan egiten den dantza garatuz doan heinean, zintak txirikordatzen dira hagaren inguruan. Zailtasuna akatsik gabeko txirikordatze eta destxirikordatze horretan datza.