Kalejira hau prozesio erlijiosoan erabiltzen da santuaren irudiari laguntzeko. Horren ezaugarririk nabarmenena da dantzariek bizkarrez egiten dutela aurrera prozesioaren noranzkoan, santuari begira.
Prozesioaren ibilbidea honako hau da: Plaza de la iglesia (Padre Pedro Fabo), Postigo (Marqués de Villena), Gundemaro, Nueva, Pl. España, San Bartolomé eta Plaza de la iglesia.
Musika Jose Luis Frailek (Iruñeko gaiteroak) sortu zuen eta Gurutze Goñi eta Amadeo Arretxearen koreografiarekin dantzatzen da.