Martzillako Jota

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Jota ez da Martzillako Patroi Santuen omenezko Dantza zikloko dantza bat. Baina haien ondoren dantzatzen da eta, horregatik, leku honetan sartzen dugu. Jota deitzen zaion arren, fandangoa da berez, ez baitu bals erritmoan dantzatutako koplarik.

Jota hau bi zirkulu zentrokidetan dantzatzen da mutilak kanpoaldean daudelarik eta figura ezberdinez osatua dago, tradizionaletatik haratago.

Koreografia modernoa da, Gurutze Goñik eta Amadeo Arretxeak sortua.

Martzillako gaiteroen buruan badago une honetarako berezko jota bat sortzea, izaera erritualagoa duen jota bat.

Herriak:

TIPOLOGIA

Jota

Hainbat moldaera ezberdinekin Nafarroa osoan zehar zabaldurik dagoen dantza mota soziala da. Neska-mutilek elkarrekin dantzatzen dute, normalean bikoteka, borobilean, edota zenbait kasutan dantzariak bi lerrotan jarririk. Fandango edota baztandarra izenaz ere ezagutzen da., baina normalean dantza bera bezala eduki arren, jota eta fandagoaren artean ezberdintasunik badago: jotak badu bere barnean mantsoago eta bikotea lotuta dantzatzen den zati bat. Erritmo ternario bizia du. Jota dantza soila bezala aurki genezake edo talde koreografiko baten barruan, normalean bere bukaeran eta porrusaldarekin batera. Era berean, beste tipologietan aurkitzen diren dantzei ere ematen die izena; hala nola, Cortesko paloteadoaren jota, makil dantza dena.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Martzilla. 2016. Jota. It.: Marcilla TV