Martzillako gaiteroek bi kalejira doinu propio dituzte egun hauetarako. Kalejira hau segizio zibilerako erabiltzen da, udalak joan-etorrietan laguntzeko. Plu-ko Ama Birjinaren egunean eta San Bartolome egunean dantzatzen da, bi egunetan udala mezetara joaten baita. Dantzariek hainbat figura egiten dituzte ilaraz eta tokiz aldatuz.
Kalejira dantzatzeko dantzariek melodiaren erritmoa kriskitinekin laguntzen dute.
Agintari zibilen ibilbidea udaletxe zaharretik egiten zena da: Plaza de España, San Bartolomé, Plaza de la iglesia (Padre Pedro Fabo). Ibilbide beretik itzultzen dira.
Itzultzean, eta 2020tik aurrera, erraldoiekin batera dantzatzen da Silvanio Cervantesen «La exploradora» izeneko jota.
Musika Jose Luis Frailek (Iruñeko gaiteroak) sortu zuen eta Gurutze Goñi eta Amadeo Arretxearen koreografiarekin dantzatzen da.