Irailaren 29an ospatzen da Cortesen santu zaindariaren eguna, Mikel Deuna. Makil dantzariak agertzen dira goizeko prozesioan, arratsaldean egiten diren eginkizunetan eta horiekin batera paloteadoaren funtzioaren beste pertsonaiak ere. Izan ere, “paloteadoaren funtzioak” herri antzerkia eta dantza biltzen du. Cortesko Paloteadoan egiten diren dantzak makil dantzak, zinta dantzak eta cortesiak dira.
Martzillako Zaindari Santuen omenezko Dantzak Martzillako bi zaindarien ospakizun egunetarako sortutako dantzak dira: Plu-ko Ama Birjina eta San Bartolome. Tokiko folklorean txertatzeko asmoz sortutako dantza berriak dira. Bere errepertorioak Erriberako Makil Dantza gogorarazten du, baina kasu honetan ez dago antzezpenik: Kalejira, Arku Dantza, Makil Dantza eta Fandango.
Dantza eta herri-antzerkia batzen dituen adierazpen folklorikoa da Paloteadoa. Corellako Paloteadoaren tradizioa 2025ean berreskuratzen da, antzezpen teatralak dantza tipikoak lagun dituela: zinta dantza, makil dantzak eta arku dantzak. XIX. mendearen amaieran desagerturik, 1977an Ortzadar Elkarteak burutu zuen ikerketa kanpainan dantza bat berreskuratu zuen, orain arte dantzari talde horren errepertorioan soilik mantendu dena. Oraingo Paloteadoa osatzen duten dantzak makil dantzak, arku dantza, zinta dantza eta paseoa dira.
Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran edo XX.-aren hasieran galdutako paloteadoa 2016an berreskuratzen da Buñuelen, aurreko beste saiakera baten porrotaren ondoren. Bere dantzen artean arku dantza, makila dantzak, zinta dantza, paseoa eta cortesiak aurki ditzakegu.
Corellako Paseo «El Villar»