BUÑUELGO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XIX.mendearen bukaeran edo XX.-aren hasieran galdutako paloteadoa 2016an berreskuratzen da Buñuelen, aurreko beste saiakera baten porrotaren ondoren. Bere dantzen artean arku dantza, makila dantzak, zinta dantza, paseoa eta cortesiak aurki ditzakegu.

Herria:

NOIZ
Data: 
Abuztuaren 15, 19etan (g.g.b.)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Plaza San José de Calasanz
Geokokapena: 
AZALPENA

Nafarroako Erriberako gainerako Paltoeadoak bezala, Buñuelgoa makil dantzek eta antzezpen desberdinek osatzen dute. Herriko zaindaria den Santa Ana egunean (uztailaren 26an) ospatzen den prozesioan parte hartzen dute dantzariek. Baina paloteadoa herriko jaietan egiten da, abuztuko Ama Birjinara eramanda. Abuztuaren 15ean prozesioari laguntzen diote berriz ere goizean (11’30etan). Prozesioa haientzako aukeratutako lekuetan gelditzen da eta dantzariek dantza egiten dute.

Azalpen historikoa: 

Buñuelgo paloteadoari XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran utzi zitzaion dantzatzen. Buñuelgo dantzariez ditugun lehen datuak 1806ko urtarrilaren 26koak dira, eta Novillaseko Errosario Santuaren Kofradiaren akta-liburuaren erregistrotik datoz. Honela dio idazpen horretan: 

Por préstamo de los vestidos de Danzantes a los de Buñuel 26 de Enero dieron de limosna Pª la Cofradía [Dantzarien jantziak Buñuelekoei maileguan uzt...irakurri gehiago

Dedikazioa-adbokazioa: 
Santa Ana
Parte hartzaileak-dantzariak: 

8 dantzari

Bestelako parte hartzaileak: 
Diablo, Mayoral, Rabadán, Ángel eta Zagala

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Buñuelgo Paloteadoa. 2024. Paloteao de Buñuel
Buñuelgo Paloteadoa. 2021. TeleRibera
JANZKERA

Makildantzaria: Janzkera unisex da. Alkandora zuria mahukak goratuak dituena, belaun azpiraino granate koloreko galtzak;  gonatxo eta gerriko beltzak; galtzen granate bereko zapi handi bat, eskuineko sorbaldaren gainean bularrean tertziatua; galtzerdi zuriak eta beltzean txirikordatutako espartin zuriak janzten dute. Buruan, zapiaren kolore bereko zorongo bat daramate.

Ma...irakurri gehiago

MUSIKA