Santa Anaren irudia lagunduz, makil dantzariek Pasacalles (lit. kale jira) izeneko dantza egiten dute. Dantza honekin sartzen dira Plazan paloteadoaren egunean (abuztuaren 15). Dantza hau Santa Ana egunean (uztailaren 26an) egiten den eliz-segizioan ere egiten da
Doinua Jabitxu Perez de Obanosek (Tuterako Gaitariek) sortua da eta koreografia José Luis Balmaseda «Balma»-k sortua.
Dantza taldeko neska-mutikoek bere aldetik, koreografia bera duen kale jira dantzatzen dira dantzari nagusien aurrean. Aldatzen dena melodia da: azken urtean Nafarroa Behereko martxa baten doinua erabili da.