CORELLAKO PALOTEADOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza eta herri-antzerkia batzen dituen adierazpen folklorikoa da Paloteadoa. Corellako Paloteadoaren tradizioa 2025ean berreskuratzen da, antzezpen teatralak dantza tipikoak lagun dituela: zinta dantza, makil dantzak eta arku dantzak. XIX. mendearen amaieran desagerturik, 1977an Ortzadar Elkarteak burutu zuen ikerketa kanpainan dantza bat berreskuratu zuen, orain arte dantzari talde horren errepertorioan soilik mantendu dena. Oraingo Paloteadoa osatzen duten dantzak makil dantzak, arku dantza, zinta dantza eta paseoa dira.

Herria:

NOIZ
Data: 
Corellako aurre-festak, IX-29 baino lehen
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Plaza de los Fueros
Geokokapena: 
AZALPENA

Paloteadoa zuzenean plazako oholtza baten gainean egiten da. Makil dantzariak Paseo del Villar dantzatuz sartzen dira, oholtza horren gainean jarrita geratu arte. Nafarroako Erriberako Paloteado guztietan bezala, dantzak paloteadoko pertsonaien eskutik datorren antzerki-funtzioarekin tartekatzen dira: Maiorala, Rapatana, Aingerua eta Deabrua.

Azalpen historikoa: 

Jimeno Juríok «mairuen eta kristauen arteko paloteadoaren antzezpen batez» hitz egingo du (Jimeno Jurío, 2006, 67). Bere informatzaileak testigantza hau ematen du Jimeno Jurioren ahotan:

Cuando él tenía unos doce años (hacia 1896), bailaron el paloteáu. Lo representaron en la plaza de toros, por fiestas. Gustó muchísimo. Por entonces hacía furor. «Nos defendíamos mucho bien». En la plaza montaban un tinglado, con dos casillas en los extre...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Dantzaren arabera, zortzi ala hamabi makil dantzari izan daitezke

Bestelako parte hartzaileak: 
Maioral, Rabadán, Aingerua eta Deabrua.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Corellako Paloteadoa. Ortzadar. Jantziak Murchantekoak dira
Corellako Paloteadoa, 2025 (Laburpen txikia). It.: Roberto Apastegui Mangado
JANZKERA

Jantziak berdin neska ala mutilarentzat balio du.

Kotoi gordin zurituzko alkandora, ukondoraino bildutako mahukekin. Belaunerainoko zuritutako pololo edo galtza gordinak, zerrenda brodatuarekin eta zinta beixarekin. Ehun adamaskatuko gonatxo, gorria, gerrian palakatua eta botoi-gomarekin, gorputzera egokitzeko. Behealdean zerrenda urdin bat darama, pasamaneria apaingarriekin.

Gerrian, kotoizko gerriko marroia, zabalik jarria.

Soinea...irakurri gehiago

MUSIKA