Arku dantza

Iruñeko San Lorentzoko Dantzak. Fagina Bals. Dantzan.eus

Urtero, San Lorentzo egunean (abuztuaren 10ean) eta Bestaberri egunean (ekainean), izen bereko Anaiarteak dantzaldiak egiten ditu eta prozesioetan parte hartu. Data hauetaz landa bertze data berezietan ere atera daitezke: inauteriak, San Zernin egunean… Bertan mota askotako dantzak egiten dituzte kofradeek: makil dantzak, ezpata dantzak, brokel dantzak etab.

Martzillako Zaindari Santuen omenezko Dantzak Martzillako bi zaindarien ospakizun egunetarako sortutako dantzak dira: Plu-ko Ama Birjina eta San Bartolome. Tokiko folklorean txertatzeko asmoz sortutako dantza berriak dira. Bere errepertorioak Erriberako Makil Dantza gogorarazten du, baina kasu honetan ez dago antzezpenik: Kalejira, Arku Dantza, Makil Dantza eta Fandango.

Jadanik egiten ez den dantza multzoa da. Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. Cintruéngoren kasuan XIX mendetik XXra pasatzeko momentuetan galtzen da betiko paloteadoa, Nafarroako Erriberaldeko beste hainbeste herrietan bezala. Bere albisteak garaiko prentsa ematen dizkigu eta horren bidez badakigu mota ezberdinetako dantzak egiten zirela: zinta dantzak, makil dantzak, arku dantzak...

Paloteadoa herri antzerkia eta dantza batzen dituen folklore adierazpena da. XX. mendearen hasieran galdutako paloteadoa da Ribaforadakoa, eta 1979an egiten da berreskuratzeko lehen saiakera.

Dantzariek herriko patroiekin egiten den segizioan parte hartzen dute eta arratsaldeko antzezpenean dantza hauek dantzatzen dira:

Paseoa

Trenzado

Orriak