XIX. mendearen amaieran edo XX. mendearen hasieran desagertu eta 1977an berreskuratutako makil dantza. Zortzi dantzarik dantzatzen duten dantza sinplea da. Dantzari bakoitzak makilak jotzen ditu musikaren erritmoan, ondoan duen dantzariarekin eta aurrekoarekin. Gainerako makil dantzetan bezala, dantzariak lekuz aldatzen doaz, zortzi aldaketa eginez, berriz ere hasierako postura iritsi arte. Dantza ibilia bat zen, eta errekuperatu bitartean urrats dantzatu bat gehitu zitzaion.
Jimeno Jurío, 1974an, dantza hau dantzatzeko erabiltzen zen kopla jasotzera iritsi zen. Kopla horren ospeari esker, Ortzadar Elkarteak berehala identifikatu ahal izan zuen melodia, 1977ko amaieran eta 1978ko hasieran paloteadoen hedadura-eremuan egin zuen ikerketa-kanpainan. Horrela, Ainzonen (Aragoi) doinu horrekin bat zetorren makil dantza bat aurkitu zen. Agertokietarako dantza berreskuratzean, dantzatua egitea erabaki zen, ibiliaren ordez, Ainzonen egiten den bezala.
Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.