Artzainen dantzak Gabon gauean eta Eguberri egunean artzainek edo haiek bezala jantzitako pertsonek egiten zituztenak ziren. Nafarroan horien berri baino ez da geratzen. Deikaztelun bakarrik berreskuratu dira Artzainen dantzak, baina musika eta koreografia berriekin.
Corellako Villarreko Ama Birjinaren festetan plazan korroan egiten den jota berria da. Aurretik erraldoiek egiten bazuten ere, orain dantzariek ere dantzatzen dute propio egindako koreografia batekin.
Galdutako adierazpen folklorikoa. Pedro Arellanok (1933) ematen digu dantza honen berri San Pascual Bailón egunean (maiatzaren 17) bere kofradiak egiten zuen prozesio baten harira: “En Corella, ese mismo día, se celebra una procesión por los cofrades del santo, los cuales van totalmente revestidos con una flores amarillas que crecen en los trigales, llamadas floridas en el argot local. Todos los cofrades bailan por turno, durante la procesión, delante de las andas que portan al Santo” (Arellano, 1933, 181)
Desagertutako adierazpen folklorikoa. Mairuak eta kristauen Paloteadoan edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen
Dantza eta herri-antzerkia batzen dituen adierazpen folklorikoa da Paloteadoa. Corellako Paloteadoaren tradizioa 2025ean berreskuratzen da, antzezpen teatralak dantza tipikoak lagun dituela: zinta dantza, makil dantzak eta arku dantzak. XIX. mendearen amaieran desagerturik, 1977an Ortzadar Elkarteak burutu zuen ikerketa kanpainan dantza bat berreskuratu zuen, orain arte dantzari talde horren errepertorioan soilik mantendu dena.
CORELLAKO ARTZAIN DANTZAK