Martzillako Paloteado (lit. makil dantza) mutilek dantzatzen dute. Plazan sartzeko zein plazatik irteteko, dantzariek Pasacalles para el paso de la Villa kalejira dantzatzen dute.
Musika Jose Luis Frailek (Iruñeko gaiteroak) sortu zuen eta Gurutze Goñi eta Amadeo Arretxearen koreografiarekin dantzatzen da.
Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.