Goizeko 10ak aldera dantzariak biltzen dira Karrika Nagusian elizaren aurreko tabernan eta Latsaga kalerantz joaten dira Ezpata dantzako lehendabiziko dantzak dantzatuz: Karrika Bueltako dantzak. Udaleko ordezkariek erraten dutenean udaletxeko goiko balkoitik jeisten da Igantziko bandera eta behean dagoelarik, banderariaren eskutan, ezpata dantzariek Ikurriñari ...leer más
Goizeko 10ak aldera dantzariak biltzen dira Karrika Nagusian elizaren aurreko tabernan eta Latsaga kalerantz joaten dira Ezpata dantzako lehendabiziko dantzak dantzatuz: Karrika Bueltako dantzak. Udaleko ordezkariek erraten dutenean udaletxeko goiko balkoitik jeisten da Igantziko bandera eta behean dagoelarik, banderariaren eskutan, ezpata dantzariek Ikurriñari Agurra dantzatzen dute. Dantza mistoa da. Ondoren ezpata dantzariek udala eta musikariak laguntzen dituzte elizarako bidean. Dantzariak elizaren atarian geratzen dira mezan parte hartu behar duten guziak sartu arte, arku edo zubia eginez beren makilekin. Denak barrura sartu direnean haiek sartzen dira Karrika bueltako dantzaren bat dantzatuz. Behin aldarearen aurrean eta dantza bukatuta, elizatik ateratzen dira alboko ate batetik eta itxoiten dute meza bukatu arte.
Meza bukatuta, dantzariek bi ilaratan itxoiten dute bandera eta hau udaletxe parean dagoenean, dantzariak sartzen dira sokan Ezpata dantza dantzatuz. Ezpata dantza dantza mistoa da. Ondoren Bandera Arbola egiten da.
Erran den moduan, Ezpata dantza dantza soil gisa, goizeko Karrika Bueltan ere dantza daiteke.
Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:
Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin bat...leer más
Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:
Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin batera arkabuzeroak ere parte hartzen zutela, alarde baten modura: “Participan en la procesión danzantes de espadas y arcabuceros” (Herriko etxeko artxiboa). XVII. mendetik aintzinera, txistularia falta zenean, Lesakakoei deitzen zitzaien baina badira urteak ez zela musikaririk eta ondorioz dantzarik ere ez. Gora behera aunitzekin baina XX. mende hasiera arte dantzatu izan da. 1936ko gerrak eten egin zuen ezpata dantzaren segida, baina gerraren ondoren Lesakatik etorritako Juanito Telletxea «Arria»-ren eskutik berreskuratu zen. Lesakarra izanda, Lesakako Ezpata dantza erakutsi zuen Igantzin. Honen ondorioz, eta Onin errekaren alboetan dauden pretilen ordezko gisa, elizaren aurrekaldean eraiki zen harresiaren gainean dantzatu zuten, batzuetan, «zubigaineko» berezi bat. Hainbat urtetan ere, musikarien faltarengatik ezin izan zen dantzatu (Dantzan.eus, 2014), hutsune luzeena 60. hamarkadatik 90. hamarkadara artekoa izan zelarik. Garai hartan ez zen soilik herriko bestetan egiten, Bestaberrin ere palioaren aurrean dantzatzen zen […] Dantzen deskribapena eta egitura jakiteko 36ko gerra aintzinean dantzatu zuten Anizeto Etxeberria, Antonio Lizardi, Miguel Dorronsoro, Dionisia Matxikote eta MªPaz Trantxe-rekin solastu genuen: gaztetan mutilak Ezpata Dantzariak izandakoak ziren eta emakumeek arratsaldeko Soka Dantzan parte hartzen zuten. Haiek erran ziguten nola eta noiz dantzatzen ziren baita janzkera nolakoa zen ere.
Oraingo berreskurapena 1999an gauzatu zen. Horretarako, errandako ikerketa egin zen. Lesakakoaren antzekoa zela ondorioztatu zuten. Karrika Buelta, Ezpata Dantza eta Dantza Luzea dira egiten ziren dantzak.
Berreskuratu zirenetik, mutilen dantzak izatetik mistoak izatera pasa dira.
Amadeo Arretxe, Igantziko txistularia eta koreografoa, izan zen berreskurapenari forma eta musika ematearen ardura hartu zuena. Lesakakoaren erreferentzia hartuta urratsak zertxobait aldatu eta 2004an atera ziren kalera Igantziko ezpata dantzariak. Igantziko ezpata dantzak badu, beraz, berreskurapenetik eta birsortzetik ere.
Igantziko Ezpata dantza. 2023. Karrika bueltan egindako Ezpata dantza. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...leer más
Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zintaz eta kaxkabilez apainduta. Mutilak bi lerrotan banatzen dira eta lerro bakoitzeko zetazko zintak kolore batekoak dira: urdinak eskuinaldeko dantzarienak eta gorriak ezkerraldekoak. Besoetan zinta gorri mehe bat.
Osagarri gisa, zinta zuri eta bertze kolore batez apaindutako makila.
Aitzineskuak, zapel gorriaren ordez, zapel txuria darama eta bularraldea zeharkatzen duten zintak, bat kolore gorrikoa da eta bertzea urdina.
Neskak: Brusa eta gona zuria. Gonaren beheko ertzan josita hegal plisatu bat. Gonak, plisatuaren gainetik koloreko zinta bat darama eta azken honen erdian bertze bat, hau zuria eta txikiagoa. Zinta zabal horren kolorea neskak, mutilen antzera, lepoetatik zintzilik daramatzan bietako baten kolore bera dauka.
Erran bezala, bularraldea bi zintek zeharkatzen dute aldaken parean lotzeko.Gainetik doanaren kolorea gonaren apaintzen duenarena da. Bertzea eramailearen nahiaren araberakoa. Ilea bilduta daramate. Oinetan espartin zuriak. Kalejirak dantzatzeko kriskitinak erabiltzen dituzte.
Garapena: Aspaldin polainak, espartinak eta makilak Herriko Etxean gordetzen ziren. XX. mendeko argazkietan bertze modu batezkoak dira jantziak. Lesakakoak oroitarazten dute. Garai hartan praka luzean zeramatzaten eta polainak, Lesakakoen antzera, josita zeuden galtzen beheko aldean. Sorbaldetatik zintzilik lau zinta zeuden, sorbalda bakoitzetik bi kolore ezberdinetakoak. Lepoan, zapi bat. Txapelak ez zeuden apainduta. Makilek, Lesakakoen antzera hauek ere, bi helduleku zuten, apaindu gabeak.
Berreskuratu zenetik ere aldaketak izan dira janzkeran. Izan dira urteak zeinetan mutilen belarraldea soilik zinta batek gurutzatzen zuela, eskuineko sorbaldatik zintzilik kolore batekoek eta bertzetik kolore bertzekoek.
Nesken jantzia, bere aldetik, aldaketa nabariagoak izan ditu. Kolore bakarreko gona zeramaten (gorria, urdina, morea…), brusa zuria eta gerrutzea (hau ere koloretakoa). Galtzerdi beltzak eta ezpartin zuriak.
PRESENTACIÓN
Goizeko 10ak aldera dantzariak biltzen dira Karrika Nagusian elizaren aurreko tabernan eta Latsaga kalerantz joaten dira Ezpata dantzako lehendabiziko dantzak dantzatuz: Karrika Bueltako dantzak. Udaleko ordezkariek erraten dutenean udaletxeko goiko balkoitik jeisten da Igantziko bandera eta behean dagoelarik, banderariaren eskutan, ezpata dantzariek Ikurriñari ...leer más
Amadeo Arretxek honela kontatzen du Ezpata dantzaren bilakaera ikerketa datuen arabera:
Herriko Etxeko artxiboko datuen arabera, Besta Berri egunean dantzatzen zen Ezpata-Dantza eta XX. mende hasiera arte egin izan zen (argazki zaharretan ere agertzen da). Oskar Txoperenak artxiboan egindako lanarengatik Ezpata-Dantzari buruzko datu aunitz jakin genituen, adibidez, non janzten ziren, non gordetzen ziren ezpatak eta Ezpata-Dantzariekin bat...leer más
16 neska-mutil eta aitzineskuak
MULTIMEDIA
Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...leer más
Dantzak Igantziko gazteek sortzen duten dantzan taldean irakasten dira. Entseguak uda hasieran hasten dira.