Antrexatak.

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Lauetan erdizka, Antrexotak, Antrexantak, Kaskarot dantza
Azalpena: 

Nafarroako Behereko inauterietan, kabalkadetan, toberetan eta Luzaideko Bolant eguneko dantzeetako bat da. Gehien dantzatzen den pausoa izateagatik Antrexantak bezala ezagutzen da, baina dantzaren lehen pausoa izateagatik Lauetan Erdizka bezala ere ezagutzen da Luzaiden.

Bolanteez osatutako segizioak dantzatzen du plazetan sartzeko Bolant dantza dantzatu ondoren. Bolant Dantza bukatu eta segundo batzuk barru dantzatzen da. Dantzariak geldialdi txiki hau aurrez aurre jartzeko probesten dute. Dantzari guztiak eskuineko oinarekin hasten dira eta birak bakoitzaren ezkerreruntz ematen dituzte. Horrela, bi lerrotan jarrita, hasten dira dantzan:

Les mouvements consistent partout en erdizka dans un sens et dans l’autre pendant la partie A, en una succession d’antrixat sur place pendant la partie B [Toki guztietan, A aldeko mugimenduak, noranzko batean zein bestean, erdizkak dira, eta B aldean antrixatak segidan] (Guilcher, 1984, 476).

Sagasetaren arabera ez lirateke dantza bat, Bolant dantzen segida edo koda baizik:

Antrexatek ez dute dantza-norta...irakurri gehiago

Antrexatak Arnegin. 2017. Iturria: Dantzan.eus. Maite Irizar
BIDEO GALERIA
Lehendabiziko Antrexatak. Luzaide, 2015. Ortzadar
Antrexatak. Donapaleu, 2023. Dantzan.eus