Eskualdunak.

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Eskualdun-ddantza
Azalpena: 

Bi lerroetan dantzatzen den «jauzia» da. Sagasetak Luzaiden dantzatzen ziren (eta diren) jauzien artean sartzen du. J.-M. Guilcherrek ez zuen haien artean kokatzen eta Tobera eta Kabalkadetan egiten diren «oholtzako dantzen» artean kokatu zuen. 

Orain Luzaiden egiten den modua Sagasetak deskribatzen du:

Airea bigarren eta bosgarren Antrexatak-tik harturik dago. Jauzi guztiak ez bezala, Eskualdunak eta Sorginak, inguruan egin ordez, bi lerrotan dantzatzen dira. Hori Fauxtinek emanaldi batean aniztasun gehiago eta ikuskizun handiagoa lortzeko asmoz, betiko usaia bazterrera utzirik, dantza hauek tranpa gainean emateko prestatu zituelako da. Eskualdunak emateko, dantzariak elkarri begira jartzen dira buruz buru bi lerrotan. Zote eginez aurreratuko direnean, errenkada bakarra eratuko dute, nor bere lagunaren eskialdean sartzen dela, eta horrela norberaren ezker besoak bere lagunaren ezker besoa ukitzen duela. Ezker Eskuin egin ondoren gurutzatuko dira, eta hasi duten kontrako alderdian bukatuko dute dantza. Bistan da, dantza, denek eskuin zangoz ...irakurri gehiago

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
IRISARRI. 2012. Eskualdunak. Dantzan.eus
Luzaide. 2015. Eskualdunak. Ortzadar