Laugarren Kontra dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Kontra idantzak, Kontra ddantzak
Azalpena: 

Bikoteka eta lau kidez osatutako taldeka dantzatzen diren dantza mistoak dira. M.A. Sagasetak (1977) lau Kontra dantza ezberdinak jaso zituen eta zenbaki ordinal baten bidez izendatu zituen: Lehenbiziko, Bigarren, Hirugarren (Polka) eta Laugarren (Xilo-xilo) Kontra Dantzak. Izen horiek denboran zehar mantendu dira eta egun horrela deitzen zaie.

Guilcherren erranetan (1984), XIX. mendeko hasieran Kontra Dantzak modan jarri ziren Iparraldean eta mende horren bukaeran eta XX. mende hasieran bolada bizian zeuden Luzaiden eta bere inguruetan. Igandeetan edota besta egunetan dantzatzen ziren dantzak ziren eta Luzaiden bederen, hurrenkera bat mantentzen zuten: “Jauziak dantzatu ondoren, dantzaldi herrikoia hasten zen Polkarekin, gero Ezkotixa, Mazurka eta Balsa, eta azkenik, lau Kontra dantzak”  (Sagaseta, 1977, 132). XX. mendearen bigarren herenean hasten da dantza hauen gainbehera ia guztiz galtzeraino. Eremu publikotik at, bakarrik zahar batzuk mantentzen dituzte besta pribatuetan. Hirurogeikoen hamarraldiaren amaieran Luzaideko gazte batzuen eskutik eta Periko Etxeberriren gainbegiratzearekin, Kontra Dantzak berreskuratu ziren.

Luzai...irakurri gehiago

Luzaide. 2017. Kontra dantzak. Iturria: Dantzan.eus. Maite Irizar
BIDEO GALERIA
Luzaide. 2015, Laugarren Kontra dantza. Ortzadar