Sorginak.

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Sorgin-ddantza
Azalpena: 

Bi lerroetan dantzatzen den «jauzia» da. Sagasetak Luzaiden dantzatzen ziren (eta diren) jauzien artean sartzen badu ere, J.-M. Guilcherrek ez zuen haien artean kokatzen eta Tobera eta Kabalkadetan egiten diren «oholtzako dantzen» artean kokatu zuen.

Honela deskribatzen du Sagasetak:

Musika lehenbiziko eta hirugarren Antrexatak-tik hartu zuen Fauxtinek. Bi lerrotan dantzatzeko era ere Fauxtinen lana da… Dantza honetan ere dantzariak bi ilaratan lerrokatzen dira, baina denak alderdi berara eta dauden lerroarekiko elkarzutik. Atzeko ilarrakoek Zote egitean, bakoitza bere lagunaren eskuinaldean geldituko da, horrela lerro bakar bat osatuz denen artean eta lerro horri azkeneraino eutsiko diote (Sagaseta, 2011, 214).

Dantza hau urtero egiten da Luzaiden “beste jauziak baino politagoa” iruditzen baitzaie:

Dantza hauek [Eskualdunak eta Sorginak], ordea, ez dira gehiegi hedatu beste lekuetan, ikasketa berezia eskatzen baitute (Sagaseta, 2011, 214).

Sagasetaren arabera, Fauxtin Bentaberrik sortu zuen dantza hau:

...irakurri gehiago

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Luzaide, 2009. Arg.:Iñaki Zugasti
BIDEO GALERIA
Irisarri. 2012. Sorginak. Dantzan.eus
Luzaide. 2016. Sorginak. Ortzadar