Bikoteka eta lau kidez osatutako taldeka dantzatzen diren dantza mistoak dira. M.A. Sagasetak (1977) lau Kontra dantza ezberdinak jaso zituen eta zenbaki ordinal baten bidez izendatu zituen: Lehenbiziko, Bigarren, Hirugarren (Polka) eta Laugarren (Xilo-xilo) Kontra Dantzak. Izen horiek denboran zehar mantendu dira eta egun horrela deitzen zaie.
Guilcherren erranetan (1984), XIX. mendeko hasieran Kontra Dantzak modan jarri ziren Iparraldean eta mende horren bukaeran eta XX. mende hasieran bolada bizian zeuden Luzaiden eta bere inguruetan. Igandeetan edota besta egunetan dantzatzen ziren dantzak ziren eta Luzaiden bederen, hurrenkera bat mantentzen zuten: “Jauziak dantzatu ondoren, dantzaldi herrikoia hasten zen Polkarekin, gero Ezkotixa, Mazurka eta Balsa, eta azkenik, lau Kontra dantzak” (Sagaseta, 1977, 132). XX. mendearen bigarren herenean hasten da dantza hauen gainbehera ia guztiz galtzeraino. Eremu publikotik at, bakarrik zahar batzuk mantentzen dituzte besta pribatuetan. Hirurogeikoen hamarraldiaren amaieran Luzaideko gazte batzuen eskutik eta Periko Etxeberriren gainbegiratzearekin, Kontra Dantzak berreskuratu ziren.
Luzai...irakurri gehiago
Luzaiden kontzientzia dute Kontra Dantzak zonalde honetako dantzak ez direla edo behintzat ez dituzte beraienak propio bezla hartzen. Hori dela eta, Kontra Dantzak dantzatzen dituzten dantzariek beste jazkera batekin janzten dira, horrela Bolantearen jantzia Bolanteen dantzetarako bakarrik mantentzen dute.
Luzaideko Bolant Egunean, Jauzien ondoren dantzatzen dira eta Luzaideko tradiziozko errepertorioaren barnean daude. Hala ere, bertakoak ez direlako kontzientzia badago eta horregatik, dantzatzerakoan Bolantaren jantziaren gainean blusa beltza janzten dute.