Bata beste baten segidan, neskak eta mutilak aldizka, zapi batez elkartuta eta ilara luze bat osatuz dantzatzen den dantza da. Ilarako lehenbiziko eta azkenekoak gizonezkoak dira beti eta bere esku librean, zantzu on baten ezaugarri bezala, hirurogei zentimetroko makil adarkatua, goruntz zuzendutako lau adarrekin eta bertan bost udare edo madari sartuta dutela, daramate. Dantzaren ardura handiena, katea zabaldu eta ixten duten dantzari hauena da, ohore bezala hartzen delako.
Dantzarien jarrera, beti eskuineko eskua aitzineruntz eta ezkerrekoa gibeleruntz, hots, kate zabala erlojuen orratzen kontrako norabidea eramaten, izaten da. Dantza lau parte ezberdinez osatuta dago. Lehenbiziko partean, doinua nahi adina errepikatzen den bitartean, dantzariz osatutako katea plazan sartzen da eta ibilibidea egiten da. Dantzariek posizioa aurkitu dutenean edo musikariek nahi dutenean, koda bat jotzen da eta momentu horretan dantzari guztiak geldi gelditzen dira. Lehenbizikoak eta azkenekoak Inguru eta Jauzi egiten dituzte. Kontrapasa doinuarekin jarraitzen da eta kasu honetan ere, sekuentziaren aldaketa Inguru eta Jauziarekin finitzen da. Hirugarren partean, pausoa ...irakurri gehiago
Dantzarien jarrera, beti eskuineko eskua aitzineruntz eta ezkerrekoa gibeleruntz, hots, kate zabala erlojuen orratzen kontrako norabidea eramaten, izaten da. Dantza lau parte ezberdinez osatuta dago. Lehenbiziko partean, doinua nahi adina errepikatzen den bitartean, dantzariz osatutako katea plazan sartzen da eta ibilibidea egiten da. Dantzariek posizioa aurkitu dutenean edo musikariek nahi dutenean, koda bat jotzen da eta momentu horretan dantzari guztiak geldi gelditzen dira. Lehenbizikoak eta azkenekoak Inguru eta Jauzi egiten dituzte. Kontrapasa doinuarekin jarraitzen da eta kasu honetan ere, sekuentziaren aldaketa Inguru eta Jauziarekin finitzen da. Hirugarren partean, pausoa inoiz galdu gabe, hiru zubi egiten dira. Lehenbiziko zubia, lehenbiziko bikotearen eskuak elkartzeko erabiltzen den zapiarekin arkua egiten da eta dantzari guztien gainetik, atzetik aurrera pasatzen da. Guztiek arku azpitik lehenengo aldiz pasatu direnean, ibilbidea errepikatzen da eta bukatu bezain laster, katearen muturreko dantzariak gerturatu eta katea itxi nahian, aurrez aurre jartzen dira. Parte honen bukaeran, isilune motza egiten da, muturretako dantzariak dantzatzeko presta daitezen. Beste dantzari guztiak eskutik askatu eta geldi egoten diren bitartean, muturretako dantzariek Antrexatak dantzatzen dituzte. Ondoren, adarren puntetan dauden madariak atera eta airera botatzen dituzte ikusleak har ditzaten. Dantzalekutik ateratzeko, hasieran sartu diren doinu berakin ateratzen dira.
Gaur egun, Luzaideko Bolant Egunean Dantza Luzia Jauziak eta Kontra Dantzen ondoren eta Atxetatupinak saioaren aurretik dantzatzen da. Orain dela urte batzuk, inauterietan edo edozein festetan dantzatzen zen eta batez ere, herriko festa nagusietan gauero dantzaldia bukatzeko dantzatzen zuten.
Dantza Luzia dantza sozialtzat hartzen da. Talde, auzo edo herriko kideak hartu dezakete parte, emakumeek zein gizonek, gazteek zein helduek. , Harrugueten esanetan (1927), katearen gidaria ez zen edozein pertsona izaten, herriko agintariak izaten ziren; apaizak, auzo bakoitzeko ordezkariak, ezkontzetako ezkon-berriak edo bertzela, pertsona esangurartsuak ez baldin baziren, diru asko ordaindu behar izaten zuten ohore hori lortu ahal izateko. Beste garai batzuetan, denek gidari moduan dantzatzearen ohorea ukan nahi zuten eta horregatik, Luzaideko festa nagusietan auzoetako ordezkari guztiak ohore hori eskuratzeko, arau batzuk jarri behar izan zituzten. Beraz, festa nagusietako lehen egunean, Meza Nagusiaren ondoren, Gainekoleta auzokoek gidatzen zuten Dantza Luzia. Egun berean arratsaldez, Luzaideko herrigunekoek egiten zuten. Bigarren egunean goizez, Azoleta auzokoek eta arratsaldez Gaindolakoek. Ondarrolakoek nahiz eta herrikoak ez izan, hirugarren egunean dantzatzen zuten.
Aintzinean Dantza Luzia, Fandango eta Arin-arinarekin bukatzen zen.
Luzaiden, Jauziak ez bezala, Dantza Luzia Kontra Dantzen antzera, ez da aintzakotzat hartzen. Hori dela eta, Dantza Luzia beste jazkera batekin dantzatzen da, Bolantearen jantzia faltsutu ez dadin.