Martxa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Desfilatzeko edo alde batetik bestera mugitzeko erabiltzen den dantza da, beti aurrera eginez; dantzariak, bi lerrotan jarrita, aitzina ibiltzen dira dantzari taldeak bisitatu nahi duen etxe, auzo edo herri batetara gerturatu arte. Orduan eta sarrera gisa, Martxa dantzatzen hasten dira.

Martxen distribuzio geografikoa ez da uniformea Nafarroa Behere guztian. Dirudienez, Nafarroa Behereko iparraldean bere erabilera nahiko berria da. Bidarrain, adibidez, 1945. urtean hasi omen ziren dantzatzen.

Martxaren erabileraren hasiera, Nafarroa Behereko guztian eragina izan zuen Faustin Bentaberrirekin lotzen dute Donibane Garaziko hainbat testigantzek : “dantza hau aurrera eginez kabalkaden desfilea arintzeko” asmatu omen zuen (Guilcher, 1984, 475).

Musikaren erritmoa Biribilketarena da, baina 2/4ko neurrian.

Miguel Angel Sagasetak Martxaren sei doinu ezberdin jaso zituen, nahiz eta gehiago zeudela komentatu (Sagaseta, 1977, 24). Horietako lehenbizikoa da gaur egun Luzaiden gehien jotzen dena, bigarrena aldiz  Donibane Garaziko “Ramuntxo” orkestrak jotzen zuenean ohikoa zen. Miguel Angel Sag...irakurri gehiago

Luzaide. 2017. Martxa. Iturria: Dantzan.eus-Maite Irizar
BIDEO GALERIA
Luzaide. 2015. Hirugarren Martxa Pilotalekuan. Ortzadar
Luzaide. 2015. Hirugarren Martxa Pilotalekuan. Ortzadar